Jardunaldia
Gipuzkoako enpresen 10 akatsik ohikoenak, estrategia digitala beren nazioartekotzeko-prozesuetan txertatzean
Data: 10/11/2015 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 10/11/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Azaroaren 10a, asteartea, 9:30etik 12:00era, ADEGIn.
Norentzat: gerenteak eta enpresako nazioartekotzeko-arduradunentzat
19 urte daramatza Internetek gure bizitzetan, baina, oraindik ere, gure enpresa batzuek ez dakite zenbateraino erabil dezaketen sarea, eta ez dira ohartu Internetek sektore guztietan izan duela eragina, edozein zerbitzu edo produktu erosteko prozesua alda dezakeela. Horrek guztiak aukerak galtzea ekar dezake, batik bat nazioarteko merkatuetan, baliabide tradizionalek sustapen-ekintza taktikoak eragozten eta garestitzen baitituzte.
Jardunaldi honetan, Daniel Agak, zenbait enpresatako Export Manager tradizionalak, eta Guillermo Vilarroigek, nazioartekotzeko-inguruneetako on line marketineko adituak, hartuko dute parte. Biek 20 urteko esperientzia dute beren jarduera-esparruetan, eta enpresen 10 akatsik ohikoenak zein diren eta nola konpon daitezkeen azalduko digute.
Hitzaldiaren helburua da gerenteek, esportazio-zuzendariek edo merkatu-arduradunek Interneten ahalmena erabiltzeko giltzarriak lortzea, nazioarteko merkataritza-politikan txertatzeko eta, horri esker, beren salmenta-emaitzak hobetzeko.
EGITARAUA
9:30etatik-9:45etara. Sarrera.
Josean Rodríguez, ADEGIko IKTen eta Ekitzailetzaren kudeatzailea.
9:45etatik-11:30etara.
- Zergatik Gipuzkoako enpresa asko ez daude ikusgai jarduten edo aztertzen dituzten merkatuetan?
- Zein dira arrazoiak, eta nola konpon dezakegu gehiago eta hobeto saltzeko?
- Internet nazioarteko merkataritza-politikan txertatzeko giltzarriak.
- Arrakasta-kasuen azalpena.
Guillermo Vilarroig, Tácticas Online Overalia, S.L.-ko gerentea
Daniel Aga, Bock 1 GmbH, Biplax, Urola eta beste enpresa batzuetako Export Manager tradizionala.
11:30etan. Galderak eta eztabaida.
12:00etan. Jardunaldiaren amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro