Jardunaldia
Gipuzkoako enpresek lankidetza egiten dute
Data: 08/07/2015 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 08/07/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
"Lurralde jasangarria enpresarteko dibertsifikazio eta berrikuntzaren bitartez – Elkarberri II” proiektuaren hedapenerako jardunaldia
Uztailak 8 asteazkena, 9:30etatik 12:00tara ADEGIn
Elkarberri II Programaren bideoa ikusi
Tamaina txikia ezaugarritzat duen enpresa ingurune honetan, enpresarteko lankidetza beharrezkoa den instrumentua da, merkatu globalaren erronkei aurre egiteko eta gaitasun berritzailea eta lehiakor izateko ahalmena mantentzeko (dibertsifikazioa, balio katean saltoa, nazioartekotzea, berrikuntza, finantziazioa, etab.). Enpresarteko sinergiek enpresen tamainuek eragozten dizkieten arazoei aurre egiten laguntzen diete, merkatu berriak lantzeko eta elkarren artean aukerak aztertzeko, baliabideak eta arriskuak elkarren artean banatzeko, ezagutza trukatzeko, etab.
2014ko bukaeratik hona Tecnalia eta ADEGI, Elkarberri II izeneko enpresarteko lankidetza proiektu batean aritu gara lanean, enpresen lehiakortasuna hobetzeko bide bezela, Gipuzkoako ETEetan berrikuntza sustatzen lagunduz, elkarlanean negozio aukera berrien ideiagintza eta garapenen bidartez. Lan hau buruturik, proiektu honen emaitzak enpresa ehungintza guztiarekin partekatu nahi ditugu. Horretarako, lau lantalde hauetan arlo desberdinetan lanean aritu diren enpresek beren esperientzia kontatuko digute (Nanozelulosa, Elikadura osasungarria, Turismoa eta Osasuna). Puntu kritikoak identifikatu, hobetu beharreko arloak, proiektu hauen etorkizuna eta garapenaren bitartez ikasitakoa.
Enpresarteko lankidetza proiektutan buru-belarri diharduten beste enpresen esperientzia interesgarri batzuk ere ezagutuko ditugu: “Parkinson Sinergia” (ekimen pilotoa Parkinsona duten gaixoen kontrola hobetzeko), “Basque Foodie” ataria (turistei zuzentzen zaien plataforma da, euskal gourmen produktuen packak biltzen dituena) edo “Munibe Group” (Urola erdiko bost familia enpresa txiki mekanizatuan aritzen direnak eta taldean lanean hasi direnak, dimentsio haundiagoko proiektuei aurre egiteko, Iraurgi Berritzenen laguntzarekin)
EGITARAUA
9:30etan Aurkezpena. Ángel Castrillo. Adegi.
9:40etan Elkarberri II proiektua: metodologia, taldeak, faseak eta emaitzak. Elorri Beloki. Tecnalia.
10:10etan Elkarberri II proiektuan lankidetzan aritu diren 4 taldeen aurkezpena
- Elikadura osasungarria (Mikel Elosegi – Bodegas Elosegi)
- Turismoa (Ekaitz Zubelzu - Bizibiziki)
- Osasuna (Javier Yanguas – Matia Fundazioa )
11:00etan Gipuzkoan enpresarteko elkarlanean arrakasta izan duten 3 kasu. Ángel Castrilloren aurkezpena
- Parkinson.
Miguel Ángel Gastelurrutia – Colegio Oficial de Farmacéuticos de Gipuzkoa
Ainhoa Lete - Bunt Planet, S.L.
- Basque Foodie. Mikel Esnal – Elkar - Euskal Kulturgintza, S.A.
- Munibe Group e Iraurgi Berritzen. Jon Etxetxipia – Talleres Mecánicos Murua y Jon Zubizarreta – Iraurgi Berritzen
12:00etan Jardunaldiaren bukaera Ainhoa Aizpurua-ren eskutik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Diputatua
|
Laguntzen du: |
Finantzatzen du: |
![]() |


