Webinar
Lan-erreformaren gakoak
Data: 18/01/2022 | Ordutegiak: 09:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 18/01/2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula virtual. Aula virtual
Asteartea, urtarrilaren 18a, 9:00etatik 11:00etara ADEGIko Gela Birtualean
Berriki 32/2021 Errege Lege Dekretua argitaratu da, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
Erreforma berri honen gakoen berri emateko asmoz, antolatu dugu gerenteei eta lan-harremanen kudeatzaileei zuzendutako informazio-jardunaldi hau.
Honako gai hauei buruz hitz egingo dugu: aldi baterako kontratazioa, prestakuntza-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak, azpikontratazioa, ERTEak eta RED mekanismo berria, Negoziazio kolektiboa eta ultraktibitatea, LLOaren informazio-eskubideen hedapena.
Lege eta Lan Aholkularitzako kideek zuzenduko duten jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu.
Zuen galderei azkar erantzun ahal izateko, honako inprimaki hau helarazten dizuegu, zuen galderak urtarrilaren 17a, astelehena, 14: 00ak baino lehen adierazteko. Jardunaldian zehar, jasotako galderei erantzuten saiatuko gara
Jardunaldian parte hartzeko, ondorengo argibideak jarraitu behar dituzue:
-
Jardunaldian izena eman
-
Jardunaldira sartzeko, link bat jasoko duzu Zoom-erako sarbidearekin.
-
Jardunaldia bukatzean, gogobetetze inkesta bidaliko zaizu. Bete ezazu mesedez.
Jardunaldi hau ADEGI-ko kide diren enpresentzat baino ez da.