Webinar
Enpresen kaudimengabezia konkurtso-neurri berriak indarrean sartu ondoren
Data: 30/06/2020 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:30 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Martes, 30 de junio 2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Video-conferencia
Ekainaren 30ean, asteartea, 10:00etik 11:30etara, Gela Birtualean
16/2020 Errege Lege-Dekretua
Alarma Egoera aplikatu zenetik bi hilabete igaro dira eta, orain, enpresek eskaera ahulei eta salmenten jaitsierari egin behar diete aurre. Horrek eragin nabarmena izango du enpreson finantza egoeran, eta baliteke beharrezkoa izatea norberaren zein besteen kaudimengabezia egoerak kontuan hartzea.
Saio honetan, enpresei egungo egoera gainditzeko eskaintzen zaizkien kaudimengabeziako zuzenbide-erremintak aztertuko ditugu, are zehatzago, 16/2020 Errege Lege-Dekretuak, apirilaren 28koak, Justizia Administrazioaren arloan COVID-19ari aurre egiteko neurri prozesal eta antolaketakoak.
PwCren laguntzarekin antolatuko dugun Webinar honen bitartez, egungo enpresen likidezia arriskuaren aurrean kaudimengabezia egoera posibleak aztertu eta haientzat prest egoteko beharrezkoa den informazio guztia aztertzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu.
Horri buruz hitz egiteko hurrengo adituak izango ditugu gure artean: Antonio Padró (Euskadiko PwC Tax and Legal Services lege-arloaren Bazkide Arduraduna), Estíbaliz Pérez (Euskadiko PwC Tax and Legal Services lege-arloaren Zuzendaria) eta Josu Echeverría (Berregituraketen eta Kaudimengabezien Zuzendaria).
Egitaraua:
- 16/2020 Errege Dekretu-Legearen konkurtso-eremuaren arloan egindako erreformen analisia
Antonio Padró (Euskadiko PwC Tax and Legal Services lege-arloaren Bazkide Arduraduna).
- Berfinantzazio akordioak eta konkurtso aurreko beste erakunde batzuk
Estíbaliz Pérez (Euskadiko PwC Tax and Legal Services lege-arloaren Zuzendaria).
- Likidezia zailtasunei arrakastaz aurre egiteko prestakuntza
Josu Echeverría (Berregituraketen eta Kaudimengabezien Zuzendaria).
Saioan sartu ahal izateko, jarraitu hurrengo jarraibideei:
- Jardunaldian izena eman.
- Jardunaldian sartu ahal izateko, aurreko egunean Zoomera sartzeko esteka jasoko duzu.
- Hizlariari egin nahi dizkiozun galderak Zoomen txatean bilduko dira.
- Hura bukatzen denean, asebetetze mailaren inguruko inkesta bidaliko dizugu. Arren, bete ezazu.
ADEGIren afiliatuentzat bakarrik.


