Jardunaldia
Desgaitasuna duten pertsonak enpresaren kulturaren balio gisa
Data: 07/11/2017 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 07/11/2017 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Azaroaren 7a, asteartea, 9:30etik 11:30era, ADEGIn.
Helburua:
Desgaitasuna duten pertsonekin lan egitea desberdintze-elementu bat da enpresa baten kultura-eraldaketan. Lehiakortasun-faktore bat da, enpresarentzat, pertsonentzat eta, oro har, gizartearentzat balio handiagoa sortzen duena. Eta balio hori gizarte-eraginean, produktibitatean, berrikuntzan, barne-komunikazioan, lan-giroan eta abarretan neur daiteke.
Nori zuzenduta:
Gerenteak eta zuzendariak, GGBBekin lotutako profesionalak eta enpresan aniztasuna kudeatzeko interesa duen edozein pertsona.
Egitaraua:
9:30etan - Jardunaldiaren aurkezpena.
9:40etan - Aniztasunaren kudeaketa Enpresa Kultura Berrian.
Nerea Zamacola - ADEGIko Lan Harremanen zuzendaria
10:00etan - Aniztasuna, enpresaren balio bereizgarria
Maria Jose Astrain - GUREAK
Patxi Gonzalez - KATEALEGAIA.
10:30etan - Kasu praktikoak:
- Enpresako zuzendaritzaren eta desgaitasuna duen pertsona baten ikuspegitik (UVESCO).
- Pertsonen koordinatzailea - desgaitasuna duen pertsona - Lankidea (PANEFILSA).
11:15etan - Galderen txanda.
11:30etan - Amaiera.