Jardunaldia
La Burbuja Emprendedora
Data: 23/01/2018 | Ordutegiak: 17:00 h. - 19:00 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 23/01/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Urtarrilaren 23a, asteartea, 17:00etatik 19:00etara, ADEGIn
2008ko krisiaren aurretik, ekintzailetza ekonomiaren eta lan-merkatuaren gaitz guztiak konponduko zituen edabe magikotzat hartzen zuen fenomeno harrigarri bat garatzen hasi zen. Herrialde guztiek sortu nahi dituzte euren «adarbakar enpresak» edo euren Silicon Valley bat. Eta, egunero, gururen batek azaltzen dizu erosotasun-eremutik kanpo egotea ezinbestekoa dela berrikuntzan eta ekintzailetzan aritzeko, edo sare sozialetan, zure profilean, honako hitz hauek edo antzekoak ipini behar dituzula: serieko ekintzailea, business angel, aditua, coach, design thinking eta, jakina, Lean, Lean asko. |
![]() |
Galdera, ordea, hau da: Itxaropen gehiegi sortu dira? Zenbateraino da egia eta zenbateraino hitzontzikeria ekintzailetzaren munduan? Nork irabazten du eta nork galtzen du burbuila-agertoki horietan? Kalitatearen alde egin beharrean, kantitatearen alde egin da?
Javier Garciak, ekonomialariak, berrikuntzaren, ezagutzaren, heziketaren eta komunikazioaren zale amorratuak, eta Sintetia.com think-tankeko sortzaileetako batek, jardunaldi honetan aurkezten dugun liburua idatzi du Enrique Gonzálezekin batera. Hartan, aipatutako alderdi horiei buruz hausnartzen dute. Eta benetako adibideak erabiliz egiten dute, enpresak sortzeko prozesu orotan beharrezkoak diren finantza- eta enpresa-oinarriak uztartuz.
Baina, gainera, gurekin izango dela aprobetxatuz, gure ekintzailetza-ekosistemari buruzko eztabaida txiki bat ere sortu nahiko genuke, Borja Lizari eta Xabier de la Maza lagun.
EGITARAUA
17:00etan - Aurkezpena
Josean Rodriguez, ADEGIko Ekintzaileen Foroko arduraduna.
17:05etan - Ekitea: pasioaren eta arrazoiaren artean
Borja Lizari, Kiro Grifols S.L.-eko zuzendari exekutiboa eta sortzailea
Xabier de la Maza, The Loaf-eko zuzendari exekutibioa
17:25etan - “La Burbuja Emprendedora” liburuaren aurkezpena
Javier García, Sintetia.com ete CIES institutua
18:00etan - Gure ekintzailetza-ekosistemari buruzko eztabaida: Gure ekintzailetza-burbuila sortu dugu?
Moderatzailea: Josean Rodriguez.
Parte-hartzaileak: Javier Garcia, Borja Lizari eta Xabier de la Maza. Publikoak galderak egiteko aukera izango du.
18:45etan - Amaiera eta networkingeko garagardoa