Jardunaldia
Batasun barruko BEZ: Baldintza eta arau berriak enpresentzat
Data: 26/02/2020 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 26 de febrero de 2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Otsailak 26a, asteazkena, 9:30etik 12:00era, ADEGIn
Jardunaldia beteta. Data berria: martxoak 3, asteartea. 3ko jardunaldira joan
Urriaren 1ean, Ogasun Ministerioak BEZaren Lege-aurreproiektua plazaratu zuen, non BEZaren inguruko 37/1992 Legearen zerga arloan eta 38/1992 Legean, Zerga Berezien ingurukoa, egingo diren aldaketak azaltzen dituen, 2018ko abenduaren 4ko Kontseiluaren 2018/1910 Zuzentarauaren (EB) Espainiako barne-ordenamendua barneratzeko xedearekin.
Aldaketa horietan hainbat neurri sartzen dira, “VAT Quick Fixes 2020” deritzenak, Europar Batasuneko estatu kide guztietako merkataritza operazio batzuk errazteko eta haietako zergen tratamendua bateratzeko.
Aldaketa horiek, nagusiki, batasunaren barruko operazioetako salbuespena aplikatzeari dagozkie, eta baita operazio-kateak, ondasunen batasun barruko entregetako salbuespena izaten jarraitzeko kontsignako salgaien salmenta arautzeari eta eroslearen IFZ-BEZ eskatu beharraren ingurukoak ere.
Helburua: ezagutzera ematea azken aldaketak eta 2021etik aurrera indarrean sartuko direnak (are zehatzago, “azken kontsumitzaileei batasun barruko kontsumitzaileei urrutiko salmentak, merkataritza elektronikoa, zerbitzu elektronikoak ematea eta leihatila bakarra”) batasun barruko ondasunen trafikoaren BEZa arautzen duten arau eta baldintzen esparruan. BREXITak Erresuma Batuarekin egingo diren transakzioetan zeiharreko zergetan izango duen eragina ere jorratuko da, datozen aldaketei aurre hartu eta neurriak barneratu ahal izateko.
Gai hori jorratzeko, Maria Soledad Solans eta Carlos Ganuza, Garrigueseko abokatuen laguntza izango dugu, Banco Sabadellekin sinatutako hitzarmenaren esparruan, zeinaren bitartez Exportar para Crecer programa ADEGIren enpresen eskura jartzen den.
Egitaraua
09:30etan - Jardunaldiaren aurkezpena.
Mikel Sarriegi, ADEGIko Formazio eta Talentu zuzendaria
Javier Gundín, Banco Sabadellen Nazioarteko Negozioaren Zuzendaria
09:35etan - Batasunaren barruko trafikoa eta BEZa.
Maria Soledad Solans, GARRIGUESeko abokatua
10:30etan - Networkinerako kafea
11:00etan - Carlos Ganuza, GARRIGUESeko abokatua
11:45etan - Galderak egiteko tartea
12:00etan - Jardunaldiaren amaiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro