Jardunaldia
Adimen lehiakorra: Zergatik da funtsezkoa enpresarentzat?
Data: 17/02/2016 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:40 h. | Iraupena: 2.10 h.| Egunak: 17/02/2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Asteazkena, Otsailaren 17a, 9:30etatik 11:40etara ADEGIn
Garai hauetan, egoera ekonomiko korapilatsua da ezaugarri nagusia enpresei dagokienez. Ziurgabetasuna orokortu egin da. Munduko eragile berriak gure tokiko merkatuetaraino iritsi dira, aurrerapen teknologikoak etengabe gertatzen dira (teknologia berriak, industria aurreratua, hibridazioa, zerbitizazioa, big data, material berriak, nanoteknologia…), produktuen ustiapen-zikloa laburtu egiten da, eta produktuak merkatu desberdinetara egokitu beharra dago.
Gaur egungo munduan, enpresak ohartu egin behar du arriskuak ugaritze direla, baita aukerak ere. Arriskuetatik babestu eta aukerak aprobetxatu behar ditugu.
Hori dela eta, behar-beharrezkoa da inguruneari, lehiakideei, estrategiari eta teknologiari buruzko informazio eta analisi zehatzak lortzea. Zenbait izenekin, Adimen Lehiakorra kontzeptua sortu da, kanpoko eta enpresari berari buruzko informazio baliagarria lortzeko prozesu antolatu, hautakor eta iraunkor gisa. Informazio hori ezagutza bihurtzea da helburua, erabakiak arrisku txikiagoarekin hartzeko, eta beraz, epe labur, ertain eta luzeko jokabideak planifikatu ahal izateko.
ADEGItik, Adimen Lehiakorrari buruzko ikasketa praktikoko prozesu bat proposatzen diegu enpresei, interesgarrienak iruditzen zaizkizuen arloetan.
Lau tailer antolatu ditugu, AL zer den uler dezazuen eta zuen beharrekin bat datorrena garatzen has zaitezten, adituen laguntzarekin. Tailer horietan, prozesu eta tresna nagusiak ezagutuko dituzue.
Egitarauaren hasierako jardunaldi honetan, Adimen Lehiakorra zer den azaldu nahi dizuegu, eta zuen enpresetan lantzeko zer proposamen egiten dizuegun, zuen beharretara egokitutako ikuspegi praktiko batetik.
Egitaraua:
9:30etan - Aurkezpena.
Patxi Sasigain. Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntza alorreko zuzendaria.
9:45etan - GFAren Adimen lehiakorra ekimenaren aurkezpena.
Antton Tomasena. GFAko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria.
10:15etan - Lan-tailerren aurkezpena.
Angélica López. Tecnaliako Negozio Adimeneko zerbitzuen koordinatzailea.
10:30etan - Hitzaldia: Zergatik erabili behar dut Adimen Lehiakorra nire enpresan?
Mario Esteban. Infoline Insight & Foresight-ko zuzendaria, adimen eta berrikuntza aholkularitza. Accionako Berrikuntza eta Adimen Lehiakorreko gerentea izan da, eta enpresa horretako Behatoki Teknologiko eta Lehiakorraren sortzailea eta arduraduna.
11:10etan - Galderak eta mahai-ingurua.
11:40etan - Amaiera.
|
||
Asistentzia teknikoarekin | Kolaborazioari esker |