Jardunaldia
Industriaren eta ETE-en Idazkaritza Orokorraren eta ENISAren tresnak industria-inbertsioa finantzatzeko
Data: 04/03/2015 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:30 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: 04/03/2015 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Martxoaren 4an, asteazkena, 10:00etatik 11:30etara ADEGIn
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren oinarrizko helburuetako bat industriak BPGa sortzen nabarmen laguntzea da. Industria-garapena sustatzeko, inbertsio-proiektuak epe luzeko (gehienez ere, 10 urtekoak) maileguen bidez finantzatzeko arau-esparru bat onartu da. Horretarako, bi jarduera-lerro erabiliko dira: alde batetik, Industria-lehiakortasuna sustatzeko programa, lehendik dauden produkzio-lerroak hobetzeko edo aldatzeko ekimenak egiten laguntzen duena (bereziki azpimarratuko da automatizazio intentsiboa, prozesuak produktuen balio-kate orokorretan txertatzea eta teknologia berritzaileen industrializazioa); eta bestetik, Berrindustrializazio-jarduerei laguntzeko programa, produkzio-gune berriak egiteko –instalazio berri bat sortzeko zein produkzio-lerro berriei ekiteko– inbertsioak finantzatzen dituena. Lerro horiek ia 758 milioi euroko hornidura dute.
ENISA Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mendeko enpresa publikoa da, ekintzaileen eta ETE-en enpresa-proiektuak finantzatzen dituena. Bermerik gabeko partaidetza-maileguen erreferentzia da Estatuan. Hain zuzen, sortu zenetik, 640 milioi euro eman ditu 3.778 mailegutan. 2014an, 588 eragiketa onartu ziren 75 milioi euroan, eta 2015erako, 98 milioi euro ditu erabilgarri. Besteak beste, alde on hauek ditu: interes-tasak enpresen emaitzen bilakaerarekin lotuta daude; ordaindutako interes guztiak Sozietateen gaineko Zergatik ken daitezke; eta kontabilitate-ondaretzat hartzen dira, kapitala murrizteko eta sozietateen eta mendeko zorraren likidaziorako.
Jardunaldian, honako hauek izango ditugu gurekin: Victor Audera, ETEaren zuzendari nagusia (Industria Ministerioa), eta Bruno Fernández Scrimieri, ENISAko kontseilari delegatua.
Saioaren amaieran, bilera pribatuak egin ahal izango dira Ministerioko eta ENISAko pertsonalarekin, enpresek beren proiektuak azaldu eta zalantzak argitu ditzaten pribatuan. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
EGITARAUA
10:00. Jardunaldiaren aurkezpena.
Patxi Sasigain, ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Saileko zuzendaria.
10:15. Industria-inbertsioa sustatzeko programak: IETEZNaren industriari laguntzeko lerroei buruzko informazioa.
- Industria-lehiakortasuna sustatzeko programa
- Berrindustrializazio-jarduerei laguntzeko programa
Victor Audera, Industriaren eta ETEaren zuzendari nagusia (Industria Ministerioa).
10:45. ENISAren partaidetza-maileguak.
- ETE lerroa, produkzio- eta teknologia-sistemak hobetzeko, eredua aldatzeko, ahalmena handitzeko, produktu- edo zerbitzu-sorta handitzeko, merkatuak dibertsifikatzeko…
- OTE lerroa (Oinarri Teknologikoko Enpresak), produktu, prozesu edo zerbitzu berriak lortzeko edo aurretik daudenak nabarmen hobetzeko aurrerapen teknologikoa eragiten duten proiektuetarako.
- Ekintzaile Gazteak lerroa
Bruno Fernández Scrimieri, ENISAko kontseilari delegatua.
11:15. Jardunaldiaren amaiera.
11:30. Enpresen eta Ministerioko eta ENISAko pertsonalaren arteko bilera pribatuak (beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea aezkurra@adegi.es).
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro