Webinar
Covid-19aren aurrean berrikuntza digitalak ezartzen: Industria serbitizazioa
Data: 28/10/2020 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: Miércoloes, 28 de octubre de 2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Video-conferencia
Urriaren 28an, asteazkena, 10:00etatik 11:00etara, Gela Birtualean
Covid-ak eragin handia izan du enpresa-sarean hasiera hasieratik, eta oraindik ere dirauen zalantzaz betetako agertokia utzi digu.
Hori dela eta, gure enpresetako askok jakin dute erreakzionatzen, hein batean hazkuntza eta berrikuntza digitaleko prozesuei aurre egiten zeudelako eta horrek aukera berriak eman baitizkie.
Web-mintegi honetan, aztertutako zenbait kasu jarriko ditugu adibide gisa, eta enpresek lehiakor izateko jarraitzen ari diren eraldaketa prozesu berezia zein den azalduko dugu.
Saio honetan zehar, aurrerantzean baliotsuak izan daitezkeen hainbat ikaskuntza eta sortu diren erronka berrietako batzuk partekatuko dira.
Agustin Zubillagaren eskutik (Ekonomia digitaleko lab-a, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua), honako kasu hauek ezagutuko ditugu:
- ERLO Group, 50 urtetik gorako esperientziako Gipuzkoako industria arloko ETE bat. Zulagailuen eta hariztatzeko makinen fabrikazioan eta haientzako irtenbideetan espezializatutako enpresa, energia berriztagarrietako, oil & gas edo automobilgintza sektoreetako bezeroak ditu eta 20 herrialde baino gehiagotan daude.
Unai Zubeldia - CEO
- Prodema Natural Wood, zurezko estaldura esklusiboak egiten ditu, eraikuntza sofistikatuenetan jartzeko. Aroztegi batetik sortu zen eta haren berrikuntza eta bilakaera medio, 40 herrialde baino gehiagotara hedatu dira.
Aiert Ayestarán - Digitalizazioaren arduraduna
- Herrekor, potentzia-transmisioa, converting eta elektronika industrialaren transmisioko osagaien ingeniaritza eta banaketan diharduen ETE bat da. Enpresa horren bilakaeran Kentu atera du, makina-erremintaren, energia berriztagarrien, garraioaren edo elikadura industriaren sektoreko bezeroentzako 4.0 industriaren balio handiko proposamen bat, alegia.
Maria Herrero - Gerentea
Saioan sartu ahal izateko, jarraitu hurrengo jarraibideei:
- Jardunaldian izena eman.
- Jardunaldian sartu ahal izateko, aurreko egunean Zoomera sartzeko esteka jasoko duzu.
- Hizlariari egin nahi dizkiozun galderak Zoomen txatean bilduko dira.
- Hura bukatzen denean, asebetetze mailaren inguruko inkesta bidaliko dizugu. Arren, bete ezazu.
ADEGIren afiliatuentzat bakarrik.


