Webinar
Berrikuntza digitala Covid19ren aurrean: digitalizazio industriala
Data: 17/09/2020 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: jueves, 17 de septiembre de 2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Video-conferencia
Osteguna, irailaren 17an, 10:00etik 11:00era, Gela Birtualean
COVIDaren ondorioak lehenengo egunetik ari dira nabarmenak izaten, eta hala jarraitzen dute ziurgabetasun ekonomikoaren testuinguru honetan ere. Ondorio garrantzitsuenetako bat enpresen digitalizazio-prozesuetan gertatu da, ez telelanari dagokionez bakarrik –konfinamenduan zehar izandako mugimendu-murriztapenei aurre egiteko–, geroz eta digitalizatuagoa den mundu honetako ekoizpen eta salmenta prozesuetan baizik. Oraintxe ohartu gara gure negozioen benetako digitalizazio-mailaz eta batzuetan, erantzuna ez da hoberena izan.
Webinar honetan, euskal enpresa batzuk egoera honi aurre egiteko zein neurritan zeuden prest erakutsiko da, baita krisiak planteatzen dituen zailtasunei erantzuteko hainbat modu ere. Ondorio negatiboez gain, beste enpresa batzuentzat, digitalizazioan oinarritutako irtenbideen bidez erantzuteko aukera interesgarriak sortu dira.
Saio honetan zehar, aurrerantzean baliotsuak izan daitezkeen hainbat ikaskuntza eta sortu diren erronka berrietako batzuk partekatuko dira.
Agustin Zubillagaren eskutik (Ekonomia digitaleko lab-a, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua), honako kasu hauek ezagutuko ditugu:
- SARIKI, Unceta Taldeko enpresa: metrologia dimentsionalaren irtenbideak eskaintzen dizkie hainbat sektoretako bezero industrialei. Ekipamenduen banaketatik sortu zen eta neurrira egindako irtenbideak garatzen ditu, geroz eta teknologia gehiago txertatuz, prozesuen kudeaketatik hasi eta bere bezeroekiko saldu ondoko prozesuetaraino.
Borja Gárate, Zuzendari Nagusia
- GH Cranes, jasotze sektoreko konpainia industriala: garabiak eta osagarriak eraikitzen ditu 1958az geroztik. 115.000 garabitik gora dauden parke bat dauka mundu osoan zehar, berrikuntzaren eta teknologia aurreratuenaren aldeko apustua egiten du, nazioarteko bezeroei prestazio handiagoak dituzten produktuak eskaintzeko.
José Antonio Guerra, CEO.
Saioan sartu ahal izateko, jarraitu hurrengo jarraibideei:
- Jardunaldian izena eman.
- Jardunaldian sartu ahal izateko, aurreko egunean Zoomera sartzeko esteka jasoko duzu.
- Hizlariari egin nahi dizkiozun galderak Zoomen txatean bilduko dira.
- Hura bukatzen denean, asebetetze mailaren inguruko inkesta bidaliko dizugu. Arren, bete ezazu.
ADEGIren afiliatuentzat bakarrik.


