Tailerrak
Tailer Praktikoak - Adimen lehiakorreko sistemen ezarpena enpresan
Data: 17/03/2016 - 02/06/2016 | Ordutegiak: 09:00 h. - 13:00 h. | Iraupena: 16 h.| Egunak: 17 de marzo, 7 de abril, 5 de mayo y 2 de junio de 2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
4 tailer praktiko, martxoak 17a, apirilak 7a, maiatzak 5a eta ekainak 2a, 9:00etatik 13:00etara ADEGIn
Plaza murriztuak: 10 lagun
Garai hauetan, egoera ekonomiko korapilatsua da ezaugarri nagusia enpresei dagokienez. Ziurgabetasuna orokortu egin da. Aurrerapen teknologikoak etengabe gertatzen dira eta produktuen ustiapen-zikloa laburtu egiten da, eta produktuak merkatu desberdinetara egokitu beharra dago.
Gaur egungo munduan, enpresak ohartu egin behar du arriskuak ugaritze direla, baita aukerak aprobetxatu behar ditugu ere.
Hori dela eta, behar-beharrezkoa da Adimen Lehiakorra sistemak ezartzea. Inguruneari, lehiakideei, estrategiari eta teknologiari buruzko Informazioa eta analisi zehatzak lortzea lagundu gaitzatela. Informazio hori ezagutza bihurtzea da helburua, erabakiak arrisku txikiagoarekin hartzeko, eta beraz, epe labur, ertain eta luzeko jokabideak planifikatu ahal izateko.
ADEGItik, Adimen Lehiakorrari buruzko ikasketa praktikoko prozesu bat proposatzen diegu enpresei, interesgarrienak iruditzen zaizkizuen arloetan: Fabrikazio aurreratua - 4.0 Industria, Ekonomia zirkularra edo Material eta fabrikazio-prozesu berriak.
Doako lau tailer antolatu ditugu, AL zer den uler dezazuen eta zuen beharrekin bat datorrena garatzen has zaitezten, adituen laguntzarekin. Tailer horietan, prozesu eta tresna nagusiak ezagutuko dituzue, produktu, bezero eta lehiakideei buruzko informazioa biltzeko, aztertzeko eta eraginkortasunez erabiltzeko, eta erabakiak hartzeko prozesua hobetze aldera, epe labur eta luzeko plangintza bat ezartzeko.
Tailerren egitaraua
1. tailerra: AL enpresetan ezartzearen onurak eta erronkak.
Data: Martxoaren 17a
Helburua: AL enpresetan ezartzearen alderdi orokorrak lantzea. Horretarako, zenbait lan-mahaitan, parte-hartzaileek esperientziak azalduko dizkiote elkarri, gai hauei buruzko partaidetzazko dinamiketan:
- Zein da ALaren balioa? Zergatik interesatzen zait ALa nire enpresan ezartzea?
- AL sistema diseinatzeko faseak. Zer urrats eman behar dira, Adimen Lehiakorra diseinatzeko eta enpresetan ezartzeko?
- AL sistemen arrakasta-faktore erabakigarriak eta ALa martxan jartzeko zailtasunak.
- Enpresa desberdinen artean planteamendu desberdinak, helburuak eta AL-en jarduera egiteko zailtasunak partekatu.
Tailer honen amaieran, bakoitzak aukeratutako gaien arabera, lantalde desberdinak aurkeztuko ditugu.
2. tailerra: AL sistema bat diseinatzea arlo garrantzitsu baten inguruan (I). ALaren helburuak. Zertarako egingo dut ALa?
Data: Apirilaren 7a
Helburua: ALaren arreta aukeratutako gaietan jarri eta AL sistema era praktikoan enpresa bakoitzean garatzea, oinarriak eta prozesuaren egitura ezarriz.
- Enpresentzat interesgarria den informazioa identifikatu eta zaintza-faktore erabakigarriak zein diren zehaztu ere bai (merkatuko, lehiakideetako, teknologia, arauemaileko, erregulazioko, finantzaketako, etab.)
- AL prozesuaren etapa desberdinen diseinu estrategikoa (Identifikazioa eta informazio-iturrietako aukeraketa, iturrien kudeaketa), antolaketa (egitura eta zereginak) operazionala (AL produktuen definizioa, banaketa eta AL produktuen erabilera, sistemaren atzeraelikadura).
3. tailerra: AL sistema bat diseinatzea arlo garrantzitsu baten inguruan (II). AL prozesua zehaztea.
Data: Maiatzaren 5a
Helburua: AL prozesuaren diseinua eta kudeaketa landu ondoren (egitura, zereginak, baliabideak) sistema era praktikoan lantzen jarraitu nahi dugu, zuen enpresak izan dezaketen behar berehalakoenei egokituta; kontzeptuak finkatuz, zalantzak ebatziz eta lantzen ari diren arlo desberdinetarako AL produktu zehatzak aurkeztuz, lehiakide-analisiak, joera teknologikoak, patente-analisiak, merkatu-aukera berriak, etab. hain zuzen ere.
4. tailerra: ALaren tresna espezifikoak eta baliabideak.
Data: Ekainaren 2a
Helburua: Merkatuan –bereziki, Gipuzkoan– dauden AL tresnak aurkeztea, tailerrean parte hartzen duten enpresek zuzenean jakin dezaten zer tresna erabil ditzaketen beren AL sistemak martxan jartzeko. Printzipioz, HispavistaLabs, CDE (Hontza sarea-adimen koopetitiboa) eta Quevedos enpresek beren tresnak aurkeztuko dituzte, horiek azalduko ditugu eta.
|
||
Asistentzia teknikoarekin | Kolaborazioari esker |