Jardunaldia
Finantza Arinak: etorkizuna kudeatu egiten da
Data: 26/09/2018 | Ordutegiak: 09:00 h. - 18:30 h. | Iraupena: 8 h.| Egunak: 26/09/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
• Data: 2018ko irailaren 26a, asteazkena.
• Iraupena: 8 ordu (9:00etatik 13:30era eta 15:00etik 18:30era).
• Lekua: ADEGIren egoitza Mikeletegi pasealekua 52, Donostia
• Gehienez ere 15 pertsonako taldea
• Prezioa: 120 euro pertsona bakoitzeko (bazkideak); 240 euro (bazkideak ez direnak) eta BEZ. Denon arteko bazkaria barne.
• Hizlaria: Javier Garcia, Sensum consultores-ekoa, Sintetiaren sortzailekidea eta editorea, eta La burbuja emprendedora liburuaren egilea.
HELBURUA
Munduko finantzariak, logika berriak finkatzen ari dira. Ezin da luzaroan pentsatu iraganak etorkizuna iragartzeko balio duela. Gaur egun, balantze onek ezin dute konpainia baten etorkizuneko balioa azaldu. Amaiezinak eta irakurtezinak diren eta finantza-arloko MBA bat dutenek soilik uler ditzaketen txostenek gero eta baliagarritasun txikiagoa dute. Finantzarien zeregin pasiboa iraungi egin da; kostuak edo diru-sarrerak idaztea, fisika kuantikoa balitz bezala altxortegi-aurreikuspenak egitea eta inoiz ere betetzen ez diren aurrekontuak ezartzea amaitu egin da.
Egun, arriskuek erakundeen arteria guztietan dute eragina, gauzak edozein unetan alda daitezkeen zalantzarekin batera, eta finantza-logikak aukera eman behar du arrisku horiek neurtu, onartu eta kudeatzeko. Finantzak ezin dira estrategietatik, erabaki konplexuetatik eta arriskutik bereizi. Balioa handitzeko bidean lagungarria izan daitekeen GPS izan behar dute.
Finantza arinek narratibak sortzen, komunikazio-ahalmenak sortzen eta konexio baliagarriak eratzen laguntzen dute. Marketina, teknologia, banaketa, estrategia eta etorkizuna finantzekin lotzen ez dituzten enpresak eta arteria guztietan finantzen katalizatzailea ez duten enpresak ez dira enpresak, gaizki egindako puzzleak baizik.
Finantzak beso armatu sendoa eta oso boteretsua dira, analisiak egiteko, ulergarriak izateko, narratibak sortzeko eta ikuspegi orokorrak lortzeko. Pentsatzera gonbidatzeko, eta, hobeto esanda, erabakitzera gonbidatzeko.
Hain zuzen ere, hainbat urtetan metodologia hau hobetu ondoren, tailer honen helburua Finantza Arinen gakoak azaltzea da, finantzari, gerente eta ekintzaileen haren indarra sakon ezagutu dezaten. Finantza Arinek estrategia dinamiko bat sortzeko aukera ematen dute; arazo guztietara egokitutako erabaki konplexuak hartzeko, jarduera-mota oro egiten duten eta tamaina guztietakoak diren konpainietan (mikroenpresak nahiz burtsan kotizatzen duten enpresak).
PROGRAMA
I. BLOKEA: FINANTZA ARINEN OINARRIAK
- Arriskuaren eta ziurgabetasunaren arteko aldeak. Arriskuaren ebaluazioa, inbertitzeko edo mailegu bat emateko.
- Inbertsio-erabakietan hautemandako ziurgabetasunean gertatzen diren aldaketak sentikortasun-maila. Sakabanatze eta hegakortasun kontzeptuak, negozio baterako elementu nagusi gisa.
- Enpresen endogenotasuna: enpresa baten aldagai nagusiak (prezioak, salmentak, kostuak, inbertsioak, marketin-ekintzak, etab.) elkarrekin lotuta daude, eta beharrezkoa da estrategikoki pentsatzea, zenbait aldagairen sentikortasuna zuzen ebaluatzeko eta enpresa eraginkortasunez kudeatzen laguntzeko jarduketak diseinatzeko.
- Balantzea, ratioak eta funtsezko metrikak aztertzea eta interpretatzea. Kontuak aztertzea eta zerbait zehatzago baten bidez, hala nola kutxaren eta altxortegiaren bidez, adieraztea. Ordaintzeko/kobratzeko epeen sentikortasuna.
- Erabaki garrantzitsu berri baten aurrean (kapital-zabalkuntza, inbertsioa, kobratzeko atzerapena, zorraren epe laburreko/luzeko zabalkuntza...) konpainia baten kontabilitatea eta finantza nola aldatuko liratekeen aztertu eta aurreikustea.
- Zure kontabilitate-egoeren bidez narratiba bat nola lor daitekeen azaltzea. Narratibaren bidez, zer erabaki hartu diren, zergatik hartu diren eta zer eragin izan duten azaldu daiteke.
II. BLOKEAK: FINANTZAKETAN FINANTZA ARINAK ERABILTZEKO GAKOAK, ZURE ENPRESAREN HAZKUNDERAKO
- Finantzaketa pribatua: Zein dira enpresa-proiektu baten finantzaketa-iturriak? Nola igaro gara bankuek soilik ematen zuten finantzaketatik beste aukera batzuetara? Zer-nolako aldeak daude banku-finantzaketaren eta beste aukeren artean?
- Enpresaren bizi-zikloa eta finantza-premiak: Enpresa batek finantzaketa-premia eta -tresna berak ditu etapa guztietan? Zer arrisku sortzen dira etapa bakoitzean, eta zer mekanismo dira egokiak arrisku horiek saihesteko?
- Inbertitzaileen eta ekintzaileen profilak: bien arteko loturak.
- Arrisku-kapitala eta beste finantzaketa-iturri batzuk: Zein dira? Nola jarduten dute? Zer muga egoten dira? Nola negoziatu behar da haiekin? Zer alderdi hartu behar dira kontuan enpresa bat baloratzean? Noiz bihurtzen du errentagarri inbertsioa arrisku-kapitalak? Zer eskakizun ezartzen dituzte? Zer ondorio ditu administrazio-kontseilu bat sortzeak eta kontseiluan adituak izateak?
- Negozio-plana: Zer egitura dute? Zer informazio eman behar dute? Zein dira ohiko akatsak plan horiek egiterakoan? Nola eman behar da haren berri? Zer finantza-informazio eman behar dute?
- Bazkideen ituna: Zer dira? Zein da ohiko egitura? Espainiako egungo inbertitzaile-bazkideen arteko itunen ereduak. Zein dira negoziatzen diren klausularik polemikoenak?
- Finantzaketa bilatzen estrategia eta proiektuak eraginkortasunez aurkezteko gomendioak
Bazkide prezioa: 120,00 Euro + 21% B.E.Z. = 145,20 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 240,00 Euro + 21% B.E.Z. = 290,40 Euro