Lan Jardunaldia
Gipuzkoako turismorako lerro estrategikoei buruzko topaketa
Data: 19/04/2016 | Ordutegiak: 11:00 h. - 13:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 19/04/2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Apirilaren 19ean, ostirala, 11:00etatik 13:30etara, ADEGIn
Sektoreko eta sektorearekin lotutako enpresetako (Adegiko kideak) 40-50 pertsonarentzat, gehienez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak eskatuta, ADEGIk Gipuzkoako turismoari buruzko hausnarketa-jardunaldi bat antolatu du. Hauek aztertuko dira: turismoaren esanahia; garrantzia; Gipuzkoako ekonomian eta herritarren bizitzan duen pisua; eta Gipuzkoako herri-administrazioentzat, gizarte zibilarentzat eta, bereziki, produkzio-sarearentzat etorkizunean izango dituen erronkak.
Aldundiko arduradun publikoen eta Adegiko kide diren eta turismoarekin lotura dute enpresetako eragileen arteko topaketa honek bi helburu nagusi ditu: lehenengo eta behin, lurraldeko turismoaren egungo egoera zein den jakitea; eta ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak, sektore pribatuarekin lankidetza-inertziak esploratzeko, martxan jarri nahi dituen sustapen- eta kudeaketa-proposamen zehatzak aztertzea eta haiei buruz hausnartzea
Egitaraua:
11:00etan - Jardunaldiaren aurkezpena.
11:15etan - Lehen zatia: eragileen arteko bilerak, 6-8 mahaitan, turismo-sektorearen etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
12:00etan - Bigarren zatia: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatu Denis Itxasoren hitzaldia, Gipuzkoako Turismo Planaren lerro nagusiak aurkezteko.
12:30etan - Kafea
12:45etan - Hirugarren zatia. Mahai-ingurua: parte-hartzaileek beren hausnarketen eta proposamenen berri emango dute, eta Denis Itxasorekin eta haren taldearekin eztabaidatuko dute.
13:30etan - Jardunaldiaren amaiera.
Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Paul Liceagarekin 943 30 90 30
Lan-jardunaldi honetan parte hartzeko interesa baduzu, eman izena.

