Jardunaldia
Industria-enpresak: alderdi aipagarriak ingurumenaren eta industria-segurtasunaren aldetik
Data: 21/02/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 21/02/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Otsailaren 21a, osteguna, 9:30etik 11:30era, ADEGIn
Ingurumenaren eta industria-segurtasunaren arloetan, hainbat lege-betekizun daude, eta enpresek haiek guztiak bete behar dituzte.
Jardunaldi honetan, ingurumenaren eta industria-segurtasunaren aldetik aipagarriak diren zenbait alderdi azalduko ditugu, bai duela gutxi argitaratutako araudiak direlako, bai industria-enpresek ezagutzen ez dituztelako (berriak ez izan arren).
Horretarako, hizlari hauek izango ditugu gurekin: Marta Peña, industria-ingeniaria, 17 urteko esperientzia profesionalekoa; eta Nerea Cuesta, industria-ingeniari tekniko kimikoa eta industria-antolaketako ingeniaria, INGURU Ingeniería y Gestión Ambiental SLkoa (BETEAN Taldea), eta 15 urteko esperientzia profesionalekoa.
NORI ZUZENDUTA: Ingurumeneko eta/edo industria-segurtasuneko departamentuetako zuzendariak eta langileak, eta, oro har, industria-sektorean aplikatzen diren lege-betekizunak ezagutu nahi dituzten profesional guztiak.
EGITARAUA:
09:30etan - Jardunaldiaren aurkezpena.
09:35etan - Alderdi aipagarriak ingurumenaren eta industria-segurtasunaren aldetik:
- LURZORUAK: Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak.
- ISURIAK ATMOSFERARA: Errekuntza-instalazio ertainak (EIE).
- ONTZIAK ETA BILGARRIAK: Industria-ontziak (ontziratutako edo bildutako industria-salgaiak) merkaturatzea.
- SUTEEN KONTRAKO BABESA: Araudi berriaren araberako mantentze-programa.
- AUTOBABES-PLANA (AP). Egungo lege-esparrua eta lege-betekizun nagusiak. EAEko lege-testu berriaren aurreikuspena.
- INGURUMEN-IKUSKAPENAK: Eusko Jaurlaritzako ikuskapen-plana IPPC EZ diren enpresentzat (ofiziozko ingurumen-ikuskapenak).
11:15etan - Galderak egiteko tartea.
11:30etan - Jardunaldiaren amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro