Webinar
EIT Manufacturing: Call for Proposals 2023
Data: 16/02/2022 | Ordutegiak: 09:30 h. - 10:30 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: Miércoles, 16 de febrero 2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Otsailaren 16an, asteazkena, 9:30etik 10:30era, ADEGIko Gela Birtualean
EIT Manufacturing Europar Batasuneko Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) parte den berrikuntza-komunitatea da. Bere ikuspegia Europako manufaktura-industria berrikuntzaren buru izatea da maila globalean, industria lehiakorragoa eta iraunkorragoa bultzatuz. Horretarako, industria-bazkideen, teknologia-zentroen, unibertsitateen, ETEen eta startup-en sare gero eta handiagoa du, eta hiru eremutan oinarritzen ditu bere jarduerak: enpresen sorkuntza, berrikuntza eta prestakuntza.
EIT Manufacturing enpresak 5 egoitza ditu Europan, eta Donostian dagoenak kudeatzen du Espainiako, Frantziako eta Portugaleko jarduera. Eskualde horretan, EIT Manufacturing-ek 14 kide ditu, besteak beste, Aernnova, Mondragon Korporazioa, Manufacturing Alliance eta Tecnalia. 2020ko maiatzean bere jarduera hasi zuenetik, EIT Manufacturing West-ek 50 proiektu baino gehiago lagundu ditu, 20 milioi euroko aurrekontuarekin, eta horietatik 6 milioi inguruk eragin zuzena izan dute euskal enpresetan. Bere jarduerak Euskadin zabaltzeko, EIT Manufacturing West-ek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du ELKARTEK Tipo 3 "EIT Manufacturing Basque Hub" proiektuaren bidez.
Otsailean, proposamen berriak aurkezteko epea zabalduko da, 2023ko Call for proposals-ean.
Programa:
- Aurkezpena
- Sarrera eta EITM balio-proposamena.
Antoni Pijoan, Managing Director EIT Manufacturing West.
Gala Maturana, Business Creation Manager EIT Manufacturing West
- Call for Proposals 2023.
Oscar Iranzo-Martínez, Operations Officer EIT Manufacturing
- Berrikuntza-jarduerak
Teresa Hernández, Innovation Manager EIT Manufacturing West
- Formakuntza-jarduerak
Javier González, Education Developer EIT Manufacturing West
- Q&A.