Jardunaldia
Ekonomia zirkularra: aukerak enpresentzat
Data: 13/06/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 13/06/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Ekainaren 13a, osteguna, 9:30etik 12:00etara ADEGIn.
Lehengaien eta energiaren kostuak handitzen ari diren garai hauetan, ekonomia zirkularra aukera bat da enpresentzat, errentagarritasun-iturri gisa, teknologiaren gero eta garrantzi handiagoa kontuan hartuta. Birziklatzearen aldeko apustua errentagarria da enpresentzat, produktuen zein prozesuen eraginkortasuna handitzen delako, eta irudi soziala hobetzen delako.
Ekonomia zirkularra hazkunde ekonomikorako eta lanpostuak sortzeko aukera aparta da, eta, gainera, eragin positiboa du ingurumenean. Kalkulatutakoaren arabera, sektore horrek 500 milioi euroko bolumena du Gipuzkoan, eta 5.000 pertsonari ematen die lana; horrez gain, hurrengo hamar urteetan, datu horiek halako bi handitu daitezke.
Jardunaldi honetan, hau aztertuko dugu: ekonomia zirkularra zer den eta edozein motatarako enpresentzat zer aukera dituen (Aclima); Gipuzkoako enpresak zer egoeratan dauden, Tecnunek eta Circular Market plataformak egindako ikerlanari esker (plataforma horretan, ETE-ek askotariko baliabideak eskatu eta eskain ditzakete, hala nola soberakinak, hondakinak eta bigarren eskuko makinak); eta industria-enpresak ekonomia zirkularreko eredu baterantz aldatzea bideratzeko plataforma digitala zertan den (MU). Gainera, Gipuzkoako enpresentzat erabilgarriak ez diren azpiproduktuei eta hondakinei balioa ematearen adibideak ikusiko ditugu (Kiri Company).
Egitaraua
- 09:30 Aurkezpena
- 09:35 Sarrera: Ekonomia Zirkularra zer den eta zer aukera dituen.
Kristina Apiñaniz, Aclima-Ingurumenaren Klusterreko zuzendari nagusia.
- 10:10 Gipuzkoako Ekonomia Zirkularraren diagnostikoa: enpresen egoera eta ezarpenerako tresnak. Circular Market plataforma.
Carmen Jaca, Ingeniari Eskola, TECNUN. Industria Antolaketako departamentua.
- 10:45 ‘Circular Trans’ proiektua: Gipuzkoako industria-enpresak ekonomia zirkularreko eredu baterantz aldatzea bideratzen duen plataforma digitala.
Daniel Justel, Industria Diseinuko Berrikuntza, MUko Eskola Politeknikoa.
- 11:15 Hondakinei balioa emateko enpresa-proiektua, Gipuzkoako enpresentzat.
Nerea Ibañez, Miryam Asunción, KIRI Company
- 11:45 Galderak egiteko tartea.
- 12:00 Jardunaldiaren amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro