Jardunaldia
2. Urteurrrena - Elkar Bizitzeko kultura enpresan
Data: 15/01/2016 | Ordutegiak: 09:00 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 15/01/2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Tabakalera. Duque de Mandas, 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
2016ko urtarrilaren 15a, 9:00etatik 11:30era, Tabakalera (Patio Aretoa).
2016. urtea bizikidetza-urtea da Gipuzkoan. Baina non amaitzen da bizikidetza? Enpresan ere besteekin bizi gara egunero. Hori ez da enpresetatik kanpoko zerbait, atarian geratzen den zerbait.
Jardunaldi honetan parte hartzeko gonbita luzatzen dizugu. Barne-komunikazioaz, gardentasunaz, balioez eta partaidetzaz mintzatuko gara, enpresan elkarrekin bizitzen lagunduko digun puzzlea eratzeko. Horrez gain, Gipuzkoako zenbait enpresatako zuzendariek eta langileek horren inguruan izandako esperientziei buruzko eztabaida interesgarri bat entzuteko aukera izango dugu.
Egitaraua:
9:00h. Ongietorria Peio Guibelalderen eskutik, ADEGIko Presidentea
9:05h: Agurra Arantza Tapiaren eskutik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua.
9:10h: Agurra Angel Toñaren eskutik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.
9:15h: Enpresan elkar bizitzeko puzzlearen egitura.
9:50h: Kultura-konstelazioaren buruzko lana.
10:10h: Gipuzkoako enpresetako 2 zuzendarien eta 8 langileen arteko Enpresa-Kultura Berriari buruzko mahai-ingurua
11:10h: Kepa Junkeraren hitzaldia.
Ekitaldi irekia da, gerenteentzat, zuzendarientzat, langileentzat eta, oro har, gizartearentzat. Animatu zaitez. Zu ere partaide zara.