Webinar
Nazioarteko kontratazioa: nazioartekotze-prozesuaren etapa bakoitzeko kontratu-mota nagusiak.
Data: 24/11/2020 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: 24/11/2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Video-conferencia
Azaroaren 24a, asteartea, 10:00etatik 11:00etara Adegiko Gela Birtualean
Herrialde desberdinen artean, ondasun eta zerbitzuen esportazioa eta inportazioa parte hartzen duten subjektuek nazioarteko kontratuetan adostutako baldintzen arabera egiten dira. Beraz, nazioarteko kontratuak haiek izenpetzen dituztenen borondatezko adierazpenak dira, parte hartzen duten alderdiak behartzen dituzte, eta ezagutu beharreko eragin juridikoak dituzte.
Jardunaldi honetan, lehenengo eta behin, nazioarteko kontratu bat negoziatzerakoan kontuan hartu beharreko gai orokorrei helduko diegu, hala nola kontratu-mota horren ohiko egiturari. Bigarrenik, kontratu-mota guztiak aztertuko dira: ezaugarriak eta klausula nagusiak, nazioarteko merkataritza-truke bat egiten dutenek aintzat hartu behar dituztenak. Kontratu horiei lotutako arriskuak saihesteko garrantzia aztertuko da. Arrisku hori galarazteko, kasuan kasuko behar eta egoera partikularrei egokitutako kontratu-erregulazioa behar da.
Gai horiei hitz egiteko María Gonzalez Navarrete izango dugu gurekin. Nazioarteko Zuzenbidean eta Kontratazioan aditua da, eta ARPA Abogados y Consultores, Donostiako bulegoko zuzendaria.
EGITARAUA:
- Kontratu baten ezaugarri nagusiak, zer den eta zer ez den.
- Nazioarteko merkataritza-trafikoko kontratu-tipologiarik ohikoenak.
- Nazioarteko salerosketa-kontratua.
- Hirugarrenen kontratazioa: agentzia-kontratua eta banaketa-kontratua; bien arteko desberdintasunak, alde onak eta alde txarrak.
- Konfidentzialtasun-kontratuak: noiz sinatu eta haietan zer arautu.
Saioan sartu ahal izateko, jarraitu hurrengo jarraibideei:
- Jardunaldian izena eman.
- Jardunaldian sartu ahal izateko, aurreko egunean Zoomera sartzeko esteka jasoko duzu.
- Hizlariari egin nahi dizkiozun galderak Zoomen txatean bilduko dira.
- Hura bukatzen denean, asebetetze mailaren inguruko inkesta bidaliko dizugu. Arren, bete ezazu.
ADEGIren afiliatuentzat bakarrik.