Jardunaldia
Gipuzkoa konektatzen: Startup-ak, inbertitzaileak eta enpresa
Data: 26/02/2016 | Ordutegiak: 09:00 h. - 13:00 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 26/02/2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Otsailaren 26an, ostirala, 9:00etatik 13:00etara, ADEGIn
Business Angels Crecer+ sareak (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutukoa), BerriUp enpresa-proiektu berrien azeleratzaileak, Tecnalia Venturesek eta ADEGIk atsegin handiz jakinarazi nahi dugu beste lankidetza-formatu bat sortu dugula. Formatu berri horren helburua da Gipuzkoan enpresa-jarduera gehiago sortzen garrantzitsuak diren eragileen artean dinamismo eta lotura handiagoak egotea, baita Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema hobetzea ere.
Xede nagusia hau da: lurraldeko startup direlakoen konexioa eta ikusgaitasuna ahalbidetzea, bai inbertitzaile pribatuarekiko (business angel, family office, corporate venture…) bai enpresekiko, startup-en teknologiak enpresetara ekarriz berrikuntzako enpresa-eredu berriak sortzeko. Horretarako, lehen edizio honetan, 6 enpresa-proiektu berritzaileren berri emango dugu. Haietatik, hiru proiektuk zenbait hilabeteko aholkularitza-prozesu batean hartu dute parte BerriUp azeleratzailean. Horren ondorioz, aurkezpenerako une egokian daude. Beste bi proiektu Tecnaliak sortutako eta garatutako proiektu teknologiko berriak dira; bere inkubazio-azeleratzailearen eta Omega Kontzeptuaren Proba Fondoaren bidez garatu ditu, eta “investment ready” fasean daude. Azken startup-aren kasuan, Crecer+ sareak startup-ETE lankidetza bat ahalbidetu du, ETEaren merkatua startup-ari irekitzeko, eta startup-ak bere teknologia ematen dio enpresari, produktua hobetzeko.
“Aurkezpen- eta networking-jardunaldi dinamiko” bat egingo dugu Adegiren egoitzan, 2016ko otsailaren 26an, goizez, eta zuk ere parte hartzea nahi dugu.
Proiektu horietako ekintzaileak networking-aldian egongo dira, beren proiektuak in situ aurkezten, hurbilagotik ezagutu nahi dituztenentzat.
Jardunaldiaren gidoia eta timing-a hauek dira:
Jardunaldiaren hasiera: 9:00etan
- Jardunaldiaren aurkezpena. Josean Rodriguez - ADEGIko Ekintzailetzaren kudeatzailea
- BerriUp-en aurkezpena. Pedro Muñoz-Baroja - BerriUp-eko zuzendari exekutiboa
- CRECER + plataformaren aurkezpena. Nagore Ardanza - Crecer+eko kudeatzailea
- Tecnalia Ventures-en aurkezpena. Asier Rufino - Tecnalia Ventures-eko zuzendari exekutiboa
Proiektuen aurkezpenak: 9:25etan
Proiektu hauek aurkeztuko dira:
- MODFIE: modelo jarduteko pertsonak on line kudeatzeko eta kontratatzeko plataforma. Milaka modelo dituzte katalogoan, bai modelo profesionalak, bai profesionalak ez diren pertsonak. Argazki, bideo edo ahotsaren kategorizazio bidezko bilaketa-kudeatzailea. Bilatzaile eta kontratazio azkarragoak. Infojobs webgunearen antzekoa modeloentzat.
- OSKOOK: Janaria 3Dan prestatzen duen robota, sukalde profesionalentzat pentsatua (catering-enpresak eta jatetxeak). Forma pertsonalizatuak dituzten platerak seriean prestatzeko ahalmena. Frijitzeko, egosteko eta hozteko aukera. Elikagaiaren segurtasunaren %100eko kontrola.
- WIMY: haurrak aurkitzeko baliza mugikorra, aplikazio mugikor baten bidez funtzionatzen duena. Guraso eta zaintzaileei laguntzen die haurrek eremu publikoetan kontrolatuta izateko: parke publikoetan, merkataritza-zentroetan, udako hoteletan, atrakzio-parkeetan, etab.
Atsedena, kafea eta networkinga: 10:15etan
- Tecnalia Ventures-en proiektua: FESIA. Errehabilitatzeko, teknologia propietarioan oinarritzen den gailu berria, garatzen eta merkaturatzen duen oinarri teknologikoko enpresa. Bere helburua, estimulazio elektriko funtzionalean jauzi kualitatibo bat ematea da, funtzionaltasun hobeaz eta errehabilitazio-terapietan balorazio hobeaz dohatuz. Horrela, osasun-sistemako agente guztiei balio erantsia emanez (gaixoei, mediku eta ospitalei eta osasun zentroei) www.fesiatechnologies.com
- Tecnalia Ventures-en proiektua: Go4it. Go4it proiektuak softwareko tresnak garatu eta neurrirako lanak egiten ditu, teknologia zaharren (Cobol, Clipper, etab.) bidez egindako sistema legatuak dituzten proiektuetarako. Go4It-ek aurreztea lortzen du, merkaturatu dituen bi produktuei esker. Hain zuzen, Go4It Alight produktuak kode legatua modernizatzeko prozesua automatizatzen du, eta horri esker, kostuak txikitu egiten dira; eta Go4It Fast produktuak garapen berrien produktibitatea handitzen du, kodearen sorreraren eta sistematizazioaren bidez.
- Crecer+ proiektua: Atelei. Sarean konfiguratzen diren eta haririk gabe komunikatzen diren sarbide-kontrolerako sistemen diseinu abangoardistan eta fabrikazioan jarduten duen enpresa. Sare hori hodeian dagoen aplikazio baten bidez kudeatzen da; hau da, edozein lekutatik kontrola daiteke, Interneteko konexioa duen edozein gailurekin. Zenbait sektoretan (hotelak…), harrera-lekuaren ordez erabil daiteke.
“Koaderno bat emango da, proiektu guztien negozio-planari buruzko informazioarekin”
Atsedena, kafea eta networkinga: 10:55etan
Mahai-ingurua: 11:15etan
“Gipuzkoa lurralde ekintzaile gisa. Zer ari da gertatzen?”
Parte-hartzaileak:
- Javier Bollo - Grupo Wiscoko zuzendari nagusia
- Miguel Angel Carrera - AVSko sortzailekidea eta zuzendari exekutiboa
- Jokin Lopetegi - CAF Ventureseko kudeatzailea
- Lourdes Moreno - Crecer + inbertitzaile-sareko zuzendaria
- Asier Rufino - Tecnalia Ventureseko zuzendari exekutiboa
Moderatzailea: Josean Rodriguez
Amaierako networking-saioa eta aurkeztutako proiektuen demoak, erakusketa-gunean, pintxoekin eta ardoarekin: 12:00etan