Jardunaldia
Energia Erosketa Taldekatuko Zerbitzua 2018
Data: 26/09/2017 | Ordutegiak: 10:00 h. - 11:45 h. | Iraupena: 1.45 h.| Egunak: 26/09/2017 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Irailak 26, asteartea, 10:00etatik-11:45etara ADEGIn
2018ko kontsumoetarako Energiaren 5. Erosketa Taldekatua martxan jarri da, behe-tentsioko 3.0 tarifan hornidura duten enpresen kostu energetikoak murrizteko, baita 3.1A goi-tentsioko tarifako kontsumo baxuetarako ere.
SEA Arabako Enpresariek 2015eko otsailetik, Grupo Energía y Gestión ASE taldearen aholkularitza teknikoarekin, egindako behe-tentsioko energiaren erosketa multzokatuan izandako esperientzia positiboaren ondorioz sortu zen zerbitzua. Ordutik dagoeneko lau enkante egin dira eta erosketa-taldea handitzen joan da, erosketa-taldearen bidez kontratu elektrikoa kudeatuta duten 1.100 enpresa metatzera ere iritsi da eta energia-kostuetan batez beste % 20ko aurrezkia lortu du.
Jardunaldi honetan zerbitzu honetan parte hartzeko baldintzak berrikusiko dira, beharrezko dokumentazioa, zenbait alderdi tekniko eta enkantearen operatiba. Horrez gain, bertaratuko diren enpresek egindako galderak eta zalantzak argituko dira, esaterako: zer gertatuko da nire egungo kontratua enkantearen data baino lehen amaitzen bada? Eta hilabete batzuk geroago amaitzen bada? Edo irauteko konpromisoa baldin badut? Eta abar.
Egitaraua:
10:00 etan. Aurkezpena.
Patxi Sasigain (Adegi-ko Lehiakortasun eta Berrikuntzako zuzendaria).
10:15 etan. SEAren esperientzia 2014an.
Juan Ugarte (SEA Arabako Enpresarien idazkari nagusia)
10:45 etan. Energiaren erosketa multzokatua abian jartzea eta haren operatiba.
Luis Cebrian (SEAren sektoreko arduraduna)
11:15 etan. Alderdi teknikoak eta enkantearen metodologia. Hornidura-kontratua.
Ramón López (Grupo Energía y Gestión ASE taldeko gerentea).
11:45 etan. Eztabaida eta galderak.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

