Jardunaldia
Nola eraldatu enpresa merkatutik. Eredua eta kasuak.
Data: 06/10/2016 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 06/10/2016 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Osteguna, urriak 6a 9:30etatik 11:30etara ADEGIn.
2016n, Albert Boschek hau esaten zigun EUROGAP FOROAN: “Ahalegineko aroa hartan berean bukatu egin da, erabat beharrezkoa da, baina ez du arrakasta bermatzen duela urte batzuk gertatzen zen bezala. Baliozko ekarpenak desberdintasuna markatzen du.”
Eredua goitik behera aldatzen ari da, eta onartu egin behar dugu. Aurten, paradigma-aldaketa handiak gertatu dira. Honela laburbil genezake:
- Bezeroek eta kontsumitzaileek balioa etengabe bilatzea.
- Teknologia berriak masiboki ezartzea.
- Inguruan aldaketak izugarri azkar gertatzea.
- Bezeroekin konektatzeko modu berriak sortzea.
- Hedabideen ikus-entzuleek ohitura berriak hartzea.
Aldaketa horien bidez, merkatuak berregituratu egin dira, eta merkatu-hobi berriak sortu dira; alegia, GAP berriak.
Hori dela eta, NEGOZIOAREN ikuspegia MERKATUAN oinarritzeak aukera emango digu gure egungo bezeroen eta etorkizunean izan ditzakegunen beharrak hobeto ulertzeko, haiek leialtzeko, eta epe luzean errentagarriak eta iraunkorrak izateko.
Eurogapetik eta Gipuzkoako enpresa traktoreen (Orbinox, Agem Consultores eta Angulas Aguinaga) laguntzarekin, hiru esperientziaren bidez azalduko dugu nola eraldatu dituen Negozio Marketinak enpresa horiek, eta erabilitako metodologiaren gako eta ikasketen berri emango dugu.
Egitaraua:
- 9:30-9:45 – Enrique Larumbe, EUROGAPeko zuzendari nagusia.
Nola eraldatu nire enpresa merkatutik?
- 9:45 - 10:05 – Orbinoxen kasua.
- 10:05 -10:25 – Agem Consultoresen kasua.
- 10:25-10:45 – Angulas Aguinagaren kasua.
- 10:45-11:00 – Metodologiaren aurkezpena.
- 11:00-11:30 – Galderak eta baterako hausnarketa.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro