Jardunaldia
Nola lortu zure berrikuntzaren emaitzen errentagarritasuna. Babestu zure kapital intelektuala
Data: 24/05/2018 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 24/04/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Maiatzaren 24an, osteguna, 9:30etik 12:30era, ADEGIn.
Ekintzaileak diren eta etorkizunera begiratzen duten enpresen berrikuntza-ahalmena ez da beti emaitza ekonomiko bihurtzen.
Jardunaldi honetan, enpresen kapital intelektualaren garrantzian jarri nahi dugu arreta. Kapital hori identifikatu, landu, partekatu eta, batik bat, balioetsi behar da, berrikuntzak lehiakortasun eta merkataritza-arrakasta handiagoak ekar ditzan enpresarentzat.
Orobat, berrikuntza babestea enpresaren lehiakortasunaren ardatz bat dela azalduko dugu, eta nola babesten diren enpresaren sormen-esparru guztiak, jabetza industrialaren bidez: patenteak, baliagarritasun-modeloak, markak eta diseinuak. Kontzeptu guztiak argi eta garbi azalduko ditugu, enpresek jakin dezaten zein den berrikuntzak babesteko eta jabetza hori kudeatzeko eta errentagarri bihurtzeko modurik onena, behin jabetza horren eskubideak lortu eta erregistratu ostean.
Halaber, Patenteen 24/2015 Legea urtebetetik gora indarrean egon ondoren, azken datuen berri emango ditugu. Lege horrek benetan sortzailea eta berritzailea den jarduera lehenesten du, eta nazioarteko esparrura egokitzen da, eskatzaileen segurtasun juridikoa bermatzen duen emakida-prozedura bakarra ezartzen baitu.
Gainera, zenbait enpresaren kasu praktikoak ezagutzeko aukera egongo da; jabetza industrialaren eta intelektualaren babesari buruz zer esperientzia izan duten azalduko digute.
Gai horretaz hitz egiteko, Javier Sánchez de Pablos izango dugu gurekin. Espainiako Patente eta Marken Bulegoko (OEPM) Zuzendaritzaren Laguntza Zerbitzuko burua da.
EGITARAUA
09:30etan - Aurkezpena.
9:35etan - Jabetza industrialaren eta jabetza intelektualaren babesa.
- Ideien babesa: jabetza industrialaren eta jabetza intelektualaren arteko aldeak. Zer babes-mota komeni da kasu bakoitzean?
- Jabetza industriala babesteko modalitateak:
- Markak eta merkataritza-izenak.
- Patenteak eta baliagarritasun-modeloak.
- Industria-diseinuak.
- Nola lortu jabetza industrialaren tituluen errentagarritasuna.
- OEPMk enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak.
11:30etatik -12:00etara - Berrikuntzaren eta komunikazioaren enpresa-kudeaketa, ILine microsystems enpresako Jon Peón bazkide zuzendariaren eskutik
12:00etan - Eztabaida eta mahai-ingurua12:30etan - Jardunaldiaren amaiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro