Tailerrak
2. Tailerra: Nola lortu merkataritza-aukera gehiago Linkedin Sales Navigator erabiliz
Data: 10/04/2018 | Ordutegiak: 09:00 h. - 17:30 h. | Iraupena: 7 h.| Egunak: 10/04/2018 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Sales Industry 4.0 bi tailerren zikloa.
• Iraupena: 7 ordu (9:00etatik 13:30era eta 15:00etik 17:30era) tailer bakoitza.
• Prezioa: tailer bakoitza 120 euro (bazkideak); 240 euro (bazkide ez direnak). Denon arteko bazkaria barne.
• Data: Apirilaren 10a.
• Plaza mugatuak (enpresen hautapena)
• Hizlaria: Guillermo Vilarroig, Overaliako bazkide eta sortzailekidea.
• Norentzat: Industria-enpresetako zuzendari nagusiak, komertzialak eta marketin-arloan erantzukizun komertziala duten langileak, merkataritza-prozesuak nola digitalizatzen diren jakin nahi badute.
• Baldintzak: Linkedineko kontu bat izatea. Sales Navigator kontu bat ez dutenek, 30 eguneko proba-kontu bat sortuko dute tailerrean, ikastaroa egin ahal izateko. Ordenagailu eramangarria. Tailerreko arduraduna sartu ahal izango da parte-hartzaileen tresnetara-
HELBURUA
Bezero gehiago eta hobeak lortzea erronka handia eta izugarrizko lehentasuna izan da beti enpresentzat. Are gehiago nazioartekotze-inguruneetan, edota merkatu-nitxo berrietan sartzeko. Merkataritza-arloan gaudenok ondo dakigu zenbat denbora eta ahalegin behar diren hasierako azterketatik bezero batek eskaera bat itxi eta sinatzen duen arte. Maiz, itzelezko odisea da.
Linkedin munduko sare profesionalik garrantzitsuena da; 200 herrialdetako baino gehiagotako 550 milioi profesional ditu. Linkedin Sales Navigator ordainpeko zerbitzua da (67 €/hil da aukerarik merkeena), eta izena emandako erabiltzaileen datu-basean oso modu segmentatuan sartzeko aukera ematen du. Enpresetako talde komertzialei eraginkorragoak izaten laguntzea du helburu, azterketa eta harreman komertzialeko prozesu hobea egin dezaten.
Oro har, zuzendari komertzialek ez dakite zer-nolako potentziala duen plataforma horrek, eta ez dute talde komertzialaren kudeaketa tradizionalean aintzat hartzen. Eta ez dakite marketin digitalarekin batera enpresaren ikusgaitasuna hobetzeko eta kontaktuak lortzeko aukera asko ematen dituela.
Jardunaldiaren helburua Linkedin Sales Navigator zerbitzuak bezeroak erakartzeko zer ahalmen dituen aztertzea da. Teoriaren berri izatea, baina baita praktika ezagutzea ere. Adibide praktikoak erabiliz. Eta salmenta- eta marketin-departamentuak eraginkortasun komertziala handitzeko norabide berean jartzea zer onuragarria izan daitekeen jakitea.
EGITARAUA
- Social selling edo esku leuneko salmenta zer den ulertzea.
- Linkedin plataformaren posibilitateen berri izatea.
- Linkedineko profil bat aztertzea.
- Sales Navigator zer den azaltzea.
- Iragazkiak eta segmentazio-aukerak ulertzea.
- Lead-ak eta kontuak bilatzea.
- Zerrendak sortzea eta eguneratzea.
- Beste funtzio batzuk: gomendioak, eguneratzeak.
- Linkedin sarea talde komertzialentzat (Linkedin Team).
- Erabilera aurreratua (integrazioak).
- Plan bat izatearen garrantzia. Nire esperientzia erabiltzaile gisa.
- Marketin digital eta komertzialeko beste tresna batzuekin batera nola erabili.
Bazkide prezioa: 120,00 Euro + 21% B.E.Z. = 145,20 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 240,00 Euro + 21% B.E.Z. = 290,40 Euro