Jardunaldia
Blockchain: negozio-aukerak enpresentzat
Data: 23/05/2019 | Ordutegiak: 10:30 h. - 13:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: 23/05/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Maiatzaren 23an, osteguna, 10:30etik 13:00etara, ADEGIn
Blockchain teknologia negozioetako eta merkataritza elektronikoko teknologiarik disruptiboenetako bat izango da. Egiten diren transakzioen erregistro bat partekatzeko sistema deszentralizatua eta segurua jartzen du sare bateko eragileen eskura. Alderdiek ez dute sistema hori kontrolatzen, eta hartan kudeatzen den informazioa aldaezina da, eta denboran irauten du.
Hori dela eta, negozio-prozesuak gardenak eta azkarrak izatea eta transakzioak seguruak izatea behar duten sektoreetan erabil daiteke, hala nola finantza eta aseguruetan, osasungintzan, kontsumo eta aisialdian, logistika-kateetan eta energian edo telekomunikazioetan.
Halaber, Blockchain teknologiak erabilera-aukera interesgarriak ditu industria-sektorean, bezero-, hornitzaile- eta garraiolari-sareekin informazioa partekatu nahi duten enpresen horniketa-kateak bermatzeko erabil baitaiteke.
Gipuzkoa, Angulas Aguinaga izan da Blockchain teknologian oinarritutako IBM Food Trust plataformarekin bat egin duen Espainiako lehen enpresa. Plataforma hori trazabilitate-sistema aitzindaria da. Izan ere, produktuen banaketa-prozesu osoa kontrolatzeko aukera emango du, produktuak sortzen eta eraldatzen direnetik salmenta-guneetara iristen diren arte, elikagai guztien segurtasuna eta kalitatea bermatze aldera.
Jardunaldiaren helburua teknologia hori zer egoeratan dagoen ebaluatzea da, eta enpresentzat zer alde on eta zer arrisku dituen aztertzea. Eta Angulas Aguinaga enpresaren kasu praktikoa azalduko da, jakinarazteko teknologia hori nola jarri den martxan enpresan.
Egitaraua
10:30 Aurkezpena
10:35 Blockchain eta haren negozio-aukerak ulertzen, Almudena de la Mata Muñoz-en eskutik, Blockchain Intelligence-ko Presidentea.
- Zergatik alda ditzake Blockchain teknologiak gure negozio eta sozietateak?
- Blockchain: kriptoanarkismotik balioaren Internetera.
- Nola funtzionatzen du Blockchainek?
- Blockchainen elementuak.
- Zer Blockchain da egokia gure negozioetan? Blockchain-motak.
- Blockchainen erabilerak: Erregistro eta ordainketak, kontratu adimendunak, tokenizazioa eta enpresak finantzatzeko modu berriak.
- Blockchain teknologiaren erabileraren kasuan (ETEak, aseguruak, Fintech, trazabilitatea, balio-katea, auditoria, sektore publikoa, hondakinen kudeaketa, zergen kudeaketa, higiezin-aktiboen tokenizazioa, energiaren tokenizazioa…).
- Blockchers Europako Proiektua, Blockchain teknologia ETE-etara transferitzeko.
11:45 Mahai-ingurua: Blockchainen egungo egoera Espainiako enpresetan eta sektore publikoan
Moderatzailea: Asunción Icazategui (Salvador Orlando Abogados y Asesores Legales)
Almudena de la Mata Muñoz (Blockchain Intelligenceko presidentea)
Montse Guardia Güell (Alastriako zuzendari nagusia).
María Micaela Curto Eraso (Donostiako 3. Jabetza Erregistroa)
Roberto Fernández Hergueta (Global Head of Blockchain, Everis)
Juan Carlos Ramos (Angulas Aguinagako informazio sistemaren arduraduna)
13:00 Jardunaldiaren amaiera
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro