Gaur egun bizi garen sozietatean aldaketak momenturo gertatzen dira eta horregatik ezinbestekoa da informazio zehatza, argia eta eguneratua izatea erabaki egokiak hartu ahal izateko, non informazio garrantzitsua bereiztea da gakoa.
Azterlanen atalean argitaratzen den informazioaren helburua, erronken eta ingurune lehiakorrean geratzen diren aldaketen iritzia eta ezaguera sortzea da. Baita informazioa enpresei, sektoreei edota administrazioari era egokian ematea ere.
Horretarako, enpresentzat interesgarriak diren eta interes sozio-ekonomikoak dituzten ikerketak eta txostenak aldian behin egiten dira.
Begi-kolpe batez. Adierazleak eta aurrikuspenak
Gipuzkoako ekonomiari eragiten dioten adierazle nagusiei egiten zaien behaketa eguneratuaren informazioa aurkitzen da. Adierazle batzuk argitaratu eta egun gutxi batzuk barru euren analisia egiten da.
GEB. Gipuzkoako behaketa ekonomikoa
Gipuzkoako egoera ekonomikoari buruz egiten den albistegia da. Albistegiaren helburua enpresentzako informazio baliagarria eta erabilgarria ematea da, lehiakortasuna hobetzeko. Albistegia hiru hilabetez behin eguneratzen da.
Egoera ekonomikoari buruzko txostenak
Egoera ekonomiko orokorrari buruzko txostenak non nazioarteko analisia egiten den. ADEGIko enpresen artean egiten diren Gipuzkoako ekonomia aktibitatearen eta emaitzen oinarritutako inkestetan.
Kanpo-merkataritzako azterketak bertan daude.
Azterlan ekonomikoak
Gainontzeko txostenak atal honetan aurkitu daitezke. Besteak beste, sektoreetako txostenak (Turismoa, eraikuntza,…), zerga-sistemetako txostenak eta lehiakortasunari buruzko txostenak.
Gizarte eta lanerako azterlanak
Atal honetan, gizarte eta lanerako txostenak aurki daitezke. Batez ere, ezbehar-tasei buruzkoak. Bestelako txostenak eta baliabideak ere argitaratzen dira. Horietako batzuk beste erakunde batzuek egindakoak dira eta enpresaren kudeaketarako interesgarriak izan daitezkeenak, negoziazio kolektiboaren arlokoak bereziki.

