Tailerrak
Negozio-estrategia AArekin: datuetatik erabaki estrategikoetara - Ekainak 25
Data: 25/06/2025 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: miércoles, 25 de junio | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Ekainak 25, asteazkena, 09:30etik 12:30era, ADEGIn
EDUKIERA OSOA
Adimen artifiziala dagoeneko edozein sektoretan edo enpresatan disrupzio esanguratsua dela esan dezakegu. Horri esker, modu bizkor eta errazean, prozesu ugari optimizatu, zereginak hobetu eta kostuak murritz ditzakegu. Horregatik, enpresek estrategia bat asmatu behar dute AA beren erakundean hedatzeko, enpresaren helburu estrategikoekin bat datorren ikuspegi egituratu batetik abiatuta.
AA erabiltzen hasi aurretik, beharrezkoa da galdera hauek egitea: Zer negozio arlok (eragiketak, salmentak, marketina, bezeroarentzako arreta, eta abar) jasoko du onura handiena? Eraginkortasuna, bereizketa lehiakorra edo negozio-eredu berriak lortu nahi ditugu? Ba al dago AA txertatzeko beharrezkoak den ezagutza, ekipo, datu egokirik?
Tailer honetan, IeTeameko taldearen eskutik, AAk erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko erabilgarri dituen aukerak ulertzen lagunduko dugu, eta AA modu eraginkorrean integratzeko negozio-estrategia nola ezarri aztertuko dugu, dauden prozesuekin integrazio optimoa egin dadin, gure egungo sistemekin gorabeherak saihestuz. AAk prozesuak nola hobetu ditzakeen eta negozioan ezkutuko aukerak nola aurki ditzakeen erakutsiko dugu, eta beste enpresa batzuk AA erabilita dagoeneko inpaktua sortzen ari direla erakusten duten adibide praktikoak ikusiko ditugu.
Negozio-estrategian AA barneratzea ez da soilik teknologia-kontua; hori beharrean, enpresak lan egiteko eta erabakiak hartzeko moduan aldaketa estrukturala egitea dakar berekin. Arrakasta ikuspegi estrategiko argia egitearen mende egongo da, automatizatzeko aukera gehien duten zereginetara eta antolamendua egokitzeko lanera bideratuta pixkanaka.
Tailerraren bukaeran, pertsona bakoitzak bere enpresan AA aplikatzeko moduari buruzko ibilbide-orri argia jasoko du (bere industriaren araberako AA arloko aukeren mapa).
Programa:
1. Saio Inspiratzailea
- AAk sail eta zeregin ugarietan duen benetako potentziala erakustea.
- Nola ezarri AA barneratuta duen negozioaren eta pertsonen estrategia.
- IA sortzailea. Erabilera eta aukera berriak.
2. Lanketa praktikoa. Tematikaren araberako mahaiak - Araketa pertsonalizatua
Ondoren, automatizazioari eta erabakiak hartzeari aplikatutako IAren gaikako bi mahai praktiko diseinatuko ditugu:
- Eragiketei aplikatutako IA: Ekoizpena, Optimizazioa logistikan, inbentarioak, hornikuntza-katea, Kalitatea, etab.
- IA erabaki estrategikoetan, komertzialetan eta salmentetan, erabiltzaile-esperientzia eta bezeroaren esperientzia: txatbotak, pertsonalizazioa eta bezeroekiko harremana hobetzea.


