ADEGIko kide izateak esperientziak, ezagutzak, harremanak eta proiektuak partekatzeko plataforman parte hartzea esan nahi du. Elkarteko zerbitzuek enpresei eskaintzen dizkieten abantailez gain, ADEGIko kideek gehien baloratzen dutena erakundeetan ordezkaritza izatea eta ilusioak eta bizipenak partekatu ahal izateko beste pertsonekin harremanetan egotea da.
ADEGIko kideak sektore ekonomiko guztietako eta tamaina guztietako Gipuzkoako enpresak dira. Sozietate bakoitzak boto bat du. Kuotak langile kopuruaren arabera kalkulatuko dira.
Kide egiteko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo horri buruzko zalantzaren bat baduzu, bidali iezaguzu ondorengo formularioa eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.