Jardunaldia
Talde handientzako gutxieneko (% 15) zerga osagarri global (Pillar 2) berriak zer eragin izango du foru-sozietateetan?
Data: 08/11/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: viernes, 8 de noviembre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Azaroak 8, ostirala, 09:30etik 11:00etara, ADEGIn
Ekainaren 4an onartu zuten talde multinazionalentzako eta neurri handiko talde nazionalentzako gutxieneko Zerga Osagarri globala ezartzeko Lege Proiektua. Ondo bidean, Proiektua hurrengo asteotan onartuko dute Parlamentuak eta Senatuak eta, gero, Legea 2024ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko dute. Zerga Osagarria Espainian presentzia duten neurri handiko talde nazionalentzat eta talde multinazionalentzat izango da aplikagarria, haien negozio-zifraren zenbateko garbia, bateratuta, 750 milioi euro baino gehiagokoa bada.
Zerga Osagarria bat dator ELGAk eta Europar Batasunak (EB) gai horiekin lotuta abian jarritako ekimenekin (Pillar 2 ere esaten zaio). Ekimen horien bidez, ELGAren esparru inklusiboko jurisdikzioetan edo EBko lurraldean dauden talde guztiak gutxieneko tributazio-arauen mende geratzea lortu nahi da. Nazioarteko konpromiso horiek betez, EBko kide diren estatu gehienek eta beste herrialde batzuek (Erresuma Batuak, Japoniak eta Kanadak, adibidez) talde handientzako gutxieneko tributazioarekin lotutako legeriak onartu dituzte dagoeneko.
Zalantzarik gabe, hori izango da azken hamarkada hauetan enpresen fiskalitatean inpaktu handiena izango duen berritasunetako bat. Talde guztiek ahalegin handia egin beharko dute zerga osagarria kalkulatzeko eta gaur egungo Sozietateen gaineko Zergarekiko ordainketa osagarria beren gain hartzeaz gain, lan egiten duten jurisdikzio guztietan aitortzeko eta informazioa emateko betebeharrak bete beharko dituzte beti.
Hona hemen zerga berriarekin lotutako gai esanguratsuenetako batzuk:
- Zerga osagarria talde baten karga-tasa efektiboa %15en azpitik dagoenean ordaindu beharko da.
- Karga-tasa efektiboa kalkulatzeko, zergen aurreko kontularitza-emaitza (vs Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarria) eta taldeak lan egiten duen jurisdikzio bakoitzean kontabilizatutako Sozietateen gaineko Zergaren gastua hartzen da abiapuntutzat. Ondoren, kontu-sail horiei zuzenketa batzuk aplikatzen zaizkie.
- Horrekin lotuta, kontuan izan behar da Zerga Osagarriak eta Sozietateen gaineko Zergak alde handiak dituztela eta, ondorioz, zerga berria kalkulatzeko arauak nahiko konplexuak direla esan dezakegu.
- Eragindako jurisdikzioen arteko banaketa-arauak ere (filialak edo bitarteko enpresa nagusiak kokatuta dauden vs. jurisdikzioen taldeko enpresa nagusia kokatuta dagoen jurisdikzioak) ez dira batere errazak, eta arau horien barruan sartzen dira Estatu mailako zerga osagarria (eragindako taldeak osatzen dituzten eta Espainiako lurraldean kokatutako erakunde guztiei eragiten diena), lehen mailako zerga osagarria (azken enpresa nagusiari edo Espainian kokatutako taldeen bitarteko enpresa nagusiei aplikatuko zaiena) eta bigarren mailako zerga osagarria (Espainiako estatuan kokatuta dauden filialei edo bitarteko enpresa nagusiei aplikatuko zaiena, baldin eta haien enpresa nagusiek ez badute lehen mailako zerga osagarria aplikatzen).
- Estatu mailako zerga osagarria eta lehen mailako zerga osagarria 2023ko abenduaren 31tik aurrera hasitako ekitaldietan aplikatuko dira lehen aldiz. Bestalde, bigarren mailako zerga osagarria, oro har, urtebete geroago aplikatuko da.
- Zerga osagarriaren Lege Proiektuak nahiko zehapen-erregimen zorrotza jasotzen du. Hala, informazioa emateko aitorpenean gehitu beharreko datu edo datu multzo bakoitzeko 10.000 euroko isun finkoak ditu jasota.
Gipuzkoako enpresei dagokienez, taldeek Euskadin dituzten filialen zein enpresa nagusien kasuan, zerga osagarriak biltzen dituen zailtasun orokorrez gain, kontuan izan beharreko gorabehera espezifikoak ere badaude. Horiek guztiak, batez ere, zerga-oinarria zehazteko arauekin eta Sozietateen gaineko Zergaren foru-araudiak aurrez ikusitako pizgarrien erregimena zerga osagarriarekin bat ez etortzearekin lotuta daude.
Gai horiez guztiez hitz egiteko, fiskalitate arloko adituak izango ditugu: Joseba Sáez, Zerga Zuzenbidearen Saileko bazkide arduraduna Euskadin, eta Patxi Arrasate, Zerga Zuzenbidearen Saileko bazkidea eta Pillar 2 zergarekin lotutako bulegoko arduraduna-koordinatzailea Espainiarako GARRIGUESen.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro