Enpresako hitzarmen kolektiboa. Alde onak eta alde txarrak. 6. Mintegia
Data: 03/12/2013 | Ordutegiak: h. - h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2013-12-03 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI.
Negoziazio kolektiboari dagokionez, garaiak asko aldatu dira. Lan-harremanen mundua ere aldatu da, legegintzan egindako azken aldaketen ondorioz eta sindikatuek aldaketa horiekiko hartu duten jarreraren ondorioz. Horrek guztiak enpresan du eragina, eta beraz, gure lan-harremanak enpresako hitzarmen kolektibo baten bidez arautzea komeni den ala ez hausnartu beharra dago. Eskura ditugun aukerak hobeto ezagutzeko eta aztertzeko, gai horri buruzko ADEGIk mintegi batzuk antolatu ditu. Mintegi horiek gerenteentzat eta pertsonal-zuzendarientzat dira. Gaiaren alderdirik garrantzitsuenei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dugu, baina, aldez aurretik, egungo testuinguruari buruzko diagnostikoa egingo dugu: ? Une egokia da enpresako hitzarmen kolektibo bat negoziatzeko? ? Zer alde on ditu enpresako hitzarmenak? Eta zer alde txar? ? Zein dira itunen eta hitzarmenen arteko oinarrizko aldeak? Zein interesatzen zaigu gehien? Halaber, enpresako hitzarmenen oinarrizko arauak aztertuko ditugu, bai eta negoziazioak ondo egiteko jardunbide onak ere. Mintegietan, 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eztabaida bideratze aldera. Juan Ramón Apezetxeak, ADEGIko Negoziazio Kolektiboko arduradunak, zuzenduko ditu mintegiak. ADEGI-ren kideak diren enpresei zuzendutako mintegiak soilik.
Enpresako hitzarmen kolektiboa.