Jardunaldia
Agente komertziala eta banatzailea: zerk du interes handiagoa?
Data: 20/04/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Jueves, 20 de abril de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Apirilak 20, osteguna, 9:30etik 11:30etara ADEGIn
Kanpoan gure produktua saltzen lagun diezaguketen figura komertzial ugarien artean, agente komertziala edo banatzailea daude. Ez dira bakarrak. Baina bai ohikoenak. Agente komertzial baten edo banatzaile baten artean aukeratzeko, haien funtzio eta aldeak sakon ezagutzea komeni da.
Jardunaldian, lehenik eta behin, nazioarteko truke komertzialeko eragiketa batekin lotutako kontratu nagusiak, ezaugarriak eta kontuan izan beharreko klausula nagusiak landuko dira. Bigarrenik, kasu bakoitzaren beharretara eta gorabehera partikularretara egokituta dagoen kontratu mailako erregulazioaren bidez, kontratuei lotutako arriskuak ekiditeak duen garrantzia izango dute hizpide. Amaitzeko, merkatu digitaletan figura horiek dituzten legegintza mailako berritasun nagusiez hitz egingo dute.
Gai horiez hitz egiteko, gurekin izango dira María Gonzalez Navarrete, ARPA Abogados y Consultores enpresako bazkidea eta Donostiako egoitzako zuzendaria, eta Nazioarteko Zuzenbidean, Kontratazioan eta Lehian espezialista.
EGITARAUA:
- Sarrera: nazioarteko kontratu baten ezaugarri nagusiak.
- Banaketa-kontratua: ezaugarriak eta tipologia.
- Agentzia-kontratua: klausula nagusiak. Lan-harreman bateko kontsiderazio-arriskuaren inguruko gogoeta batzuk.
- Merkataritza digitalean, banatzailearen eta agentearen figuraren eskumen mailako berritasunak.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

