Jardunaldia
EIC Accelerator, enpresa berritzaileentzako hazteko aukera
Data: 18/03/2025 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: martes,18 de marzo | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Martxoak 18, asteartea, 09:30etik 11:30era ADEGIn
“EIC Accelerator” 250 milioi euroko Europako programa da eta ETE-ei eta Mid Cap enpresei laguntza ematea du helburu. Erabat berritzaileak diren, talde eta abantaila lehiakor sendoa duten eta merkatutik hurbil dauden proiektuei zuzenduta dago. Proiektu horien helburua da beren produktua merkatura eramatea eta, mailakako lanaren bidez, maila guztietan hazkunde garrantzitsua lortzea eta funtsezko bost sektoretan berrikuntza bultzatzea: material aurreratuak, bioteknologia, adimen artifiziala, teknologia espaziala eta etorkizuneko mugikortasuna.
EIC Acceleratorrek finantza-laguntza eta 2,5 M € arteko dirulaguntzak bateratzen ditu berrikuntza arloko garapeneko kostuetarako. Gainera, kapitalean 15 M € arteko zuzeneko inbertsioak egiten ditu mailakatze-kostuetarako eta beste kostu esanguratsu batzuetarako. Gainera, EICek aukeratutako enpresek coaching edo mentoring arloko laguntza, inbertitzaile eta korporazioetara sarbidea eta abar lortuko dituzte.
Horregatik, teknologia oso berritzaileak, nazioartean merkataritza-hazkunderako potentzial handia, negozio-plan sinesgarria eta talde sendoa dituzten enpresen bila ari dira. Aurten, deialdiak hiru data jasotzen ditu: martxoak 12 eta urriak 1.
Programa hau eman zitzaion Gipuzkoako azken enpresa Surphase (2,5 M€) izan zen, 2024an. Haren aurretik, Multiverse Computing izan zen eta 2021ean 12,5 milioi euro jaso zituen (10 M€ kapitalean eta 2,5 M€ dirulaguntzatan).
Jardunaldi honetan, Iñigo Irizar ekonomialaria, IESEn MBA duena, MITen Executive certificate eskuratu duena, eta Horizon Europaren EICn negozioaren eta berrikuntzaren estrategia-aholkularia eta berrikuntzarako coacha dena izango dugu gurekin. Programa horretan EICren oinarri teknologikoa duten enpresei laguntzen die hazkunde-erronkei aurre egiten. Enpresari eta teknologiari buruz idazten du maiz Handitu.net bere blogean. Gainera, Surphaseren kasua ezagutu ahal izango dugu sortzaileetako baten eta bertako CEOaren, Iliane Rafanielloren, eskutik.
Programa:
09:30.
- Aurkezpena. Josean Rodriguez, ADEGI.
09:35.
- EIC: oinarrizko zientziatik inpaktura: TRLaren kudeaketa.
- EIC Pathfinder, EIC Transition, EIC Accelerator (eta EIC Fund).
- Zein da EICek bilatu nahi dituen proiektuen profila?
- EIC Acceleratorren prozesua eta arrakasta-probabilitate handiagoa izateko gakoak:
- Arazoa - konponbidea.
- PI da gakoa.
- Merkatu-aukera.
- Zergatik izango naute nahiago? Segmentuak, lehia eta disrupzioa.
- Negozio-eredua.
- Mailakatze industriala eta komertziala.
- Finantzak: aurrekontuak, finantza-beharrak, exit.
Iñigo Irizar, berrikuntza arloko coacha Horizon Europeko EICen.
10:45.
- Surphaseren kasua (EIC Acceleratorren sartu den Gipuzkoako azken enpresa) - Iliane Rafaniello, Surphaseko CEOa eta sortzaileetako bat.
11:15. Solasaldia eta galderak.
11:30. Amaiera.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

