Jardunaldia
Altxortegiaren digitalizazioa: Esperientzia Praktikoa
Data: 26/09/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Martes, 26 de septiembre de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Irailak 26, asteartea, 9:30etik 11:00etara ADEGIn
Altxortegia ondo kudeatzea, hau da, enpresaren likidezia optimizatzea, faktore erabakigarria da edozein erakunderen finantza arloko egonkortasunerako eta arrakastarako. Altxortegiaren kudeaketa eraginkorra eginda, enpresak behar adinako likidezia eta kaudimena izatea ahalbidetzen du. Horri esker, bere arriskuak behar bezala kudea ditzake eta, gainera, Zuzendaritzari finantza arloko bere posizioari buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskaintzen dio gero informazioaren araberako erabakiak har ditzan.
Jardunaldi honetan, likideziaren kudeaketa ona egiteko kontrolatuta izan beharreko oinarrizko 6 zereginak hobetzeko gakoak eskainiko ditugu.
- Kobrantzen kontrola
- Ordainketen kudeaketa
- Bankuekiko negoziazioa eta itundutako baldintzen kontrola
- Altxortegiko aurrekontuak eta aurreikuspenak egitea
- Arriskuen estaldurak kudeatzea
- Banku-laburpenen eguneroko kontabilizazioa
Eta hori guztia balio erantsi txikieneko prozesuak automatizatuz, kudeatzaileek zereginik operatiboenak albo batera utzi ditzaten eta enpresari balio handiagoa ematen dioten zeregin analitikoenak eta estrategikoenak egiten zentra daitezen. Altxortegia kudeatzeko funtzioak digitalizatzeak, besteak beste, honako hauek guztiak eskaintzen ditu: eraginkortasun operatiboa, informaziora sarbidea denbora errealean eta informazioaren doitasun handiagoa. Horrek guztiak, aldi berean, enpresako finantzen gaineko ikusgaitasun eta kontrol handiagoak eskaintzen ditu.
Aurrez aurreko jardunaldi honetan, gurekin izango dira Itxaso Otazua, LKS Nexteko Financial Solutions & Corporateko zuzendaria; eta Mikel Ozkariz, EKIDEko finantza arloko zuzendaria. Altxortegia digitalizatzearekin lotuta izan duen esperientzia praktikoaz hitz egingo digu azken horrek.
PROGRAMA:
09:30 - Aurkezpena
09:40 - Zergatik da garrantzitsua altxortegiaren kudeaketa digitalizatzea?
Itxaso Otazua, LKS Nexteko Financial Solutions & Corporateko zuzendaria.
10:00 - Kasu praktikoa: EKIDE Group.
Mikel Ozkariz, EKIDE Groupeko finantza-zuzendaria
10:30h - Plataforma teknologikoaren adibide bat (SAGE XRT Advanced) Nerea Villamor - Finantza arloko soluzioetarako aholkularia
11:15 - Galderak eta itxiera.
11:30 - Kafea
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro