Jardunaldia
Digitalizazio jasangarria eta segurua KAUDATU by Metapostarekin
Data: 21/05/2025 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Miércoles, 21 de mayo de 2025 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Maiatzak 21, asteazkena, 09:30etik 11:00etara
Merkatu global, aldakor eta zalantzazkoaren baitan, digitalizazioa funtsezko palanka bihurtu da edozein tamainatako enpresa eta erakundeetan lehiakortasuna hobetzeko, kostuak murrizteko eta prozesuak arintzeko.
Horretarako, Euskadik abangoardiako soluzioak ditu: IZENPEk sustatutako BakQ, nortasun eta sinadura elektronikoa, dagoeneko 1 milioi lagunek baino gehiagok dutenak, eta Metaposta, 260.000 postontzi digital eta 500 enpresa igorle baino gehiago dituena, eta dokumentuen kudeaketa segurua, jasangarria eta pribatutasuna errespetatzen duena, ahalbidetzen duena. Testuinguru honen baitan, KAUDATU by Metaposta plataforma sortu da edozein neurritako enpresen eta erakundeen egunerokotasuna modu erraz, malgu eta erabat digitalean sinplifikatzeko asmoz.
KAUDATU soluzio intuitiboa eta nabigatzailetik irisgarria da. Horri esker, dokumentu elektronikoak (nominak, fakturak, diplomak, kontratuak edo beste edozein agiri) balio juridiko osoarekin bidali, sinatu eta artxiba daitezke. Hori guztia, gainera, klik bakarrean egin daiteke, edozein toki eta gailutatik, erabateko trazabilitatearekin eta sinadura elektronikoko hainbat modalitaterekin.
Jardunaldi honen bidez, KAUDATUk kostuak aurrezten, eraginkortasun operatiboa hobetzen eta ingurumen-inpaktua gutxitzen nola laguntzen duen ikusiko dugu. Horrek guztiak, gainera, pribatutasuna, jasangarritasuna eta konfiantza oinarri dituen “Simply Green” kudeaketarantz aurrera egitea ahalbidetuko digu.
Kaudatu by Metapostaren partaidetza izateaz gain, Kaudatu by Metapostaren bidez prozesu dokumentalen digitalizazio arloko bi jardunbide egokiren aurkezpena ere egingo dute jardunaldian honako hauen eskutik:
- Lorena Sayés, Vivebiotecheko Pertsonen arloko teknikaria.
- Marian Baleztena, Elay S.L. enpresako Pertsonen Kudeaketa arloko zuzendaria.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

