Tailerrak
Teoriatik ekintzara: HealthTeach sektorera sartzeko ibilbide-orria diseinatzen
Data: 22/10/2026 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 22 de octubre de 2026 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Urriak 22, osteguna, 09:30etik 12:30etara ADEGIko egoitzan
"Diversificación industrial hacia el sector salud: oportunidades, retos y casos de éxito” jardunaldiak izandako arrakastaren ostean, bigarren tailer honek beste aurrerapauso bat eman eta zatirik garrantzitsuenetan jarriko du arreta: nola ezarri dibertsifikazio hori modu praktikoan, antolatuan eta ahalik eta arrisku txikienarekin.
Helburua ez da sektorearen potentzialaz berriro hitz egitea, baizik eta enpresa bakoitzari osasun arloko merkatuan sartzeko estrategia propioa eraikitzen laguntzea: bere gaitasunekin bat datozen aukerak identifikatzea, negozio-eredurik egokiena zein den zehaztea eta arlo honetan lanean hasteko lehen urratsak zeintzuk izan behar duten definitzea.
Batez ere praktikoa eta interaktiboa izango den tailerra da. Bertan, enpresek beren industria-errealitatearen gainean lan egingo dute, jarduera gidatuen, talde-dinamiken eta dibertsifikazioko kasu errealen bidez.
Saioa amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak bere dibertsifikazio-prozesuari ekiteko lehen ibilbide-orria izango du, bere beharretara egokitua.
Aukerak benetako proiektu bihurtzeko tailerra.
Nori zuzenduta: Jarduera osasunaren sektorera dibertsifikatzeko interesa duten enpresa industrialak.
Egitaraua:
- Potentzialetik aukerara: non sar daiteke nire enpresa?
Besteak beste, honako profil hauek landuko dira:- Plastikoen injekzioko eta polimeroen eraldaketako enpresak.
- Enpresa metalmekanikoak.
- Elektronika eta sentsorika.
- Automatizazioa eta robotika.
- Softwarea eta adimen artifiziala.
- Material aurreratuak eta fabrikazio espezializatua.
- Sartzeko estrategia egokia aukeratzea.
Alderdi hauek landuko dira, besteak beste:- Hirugarren batzuentzako fabrikazioa.
- Osasungintzako produktuen fabrikatzaileekin batera egindako garapena.
- Osasun arloko OEM.
- Produktu propioa.
- Teknologia-lizentziak.
- Spin-off eta negozio-lerro berriak.
- Zer behar du nire enpresak osasun-sektorean lehiatzeko?
Honako hauekin lortutako alderdiak aztertuko dira:- Gaitasun teknologikoak.
- Kalitate-sistemak.
- Araudi mailako eskakizunak.
- Balioztatze klinikoa.
- Garapen komertziala.
- Aliantza estrategikoak.
- Baliabide finantzarioak.
- Dibertsifikazioko ibilbide-orria eraikitzea.
Honako hauek landuko dira:- Lehentasunezko ekintzak.
- Lehen bezero eta kolaboratzaileak.
- Proiektu pilotuak.
- Beharrezko ziurtagiriak.
- Finantzaketa-programak.
- Ezarpen-kronograma.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

