Tailerrak
Erosketa-kudeaketari buruzko espezializazio-ikastaroa
Data: 08/10/2019 - 22/10/2019 | Ordutegiak: 09:00 h. - 18:00 h. | Iraupena: 21 h.| Egunak: 8, 15 y 22 de octubre de 2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
• Iraupena: 21 ordu (3 egun, 7 ordu egunero)
• Ordutegia: 9:00etik 13:30era; denon arteko bazkaria; 15:00etik 17:30etara
• Gehienez ere, 16 pertsona talde bakoitzean
• Bazkideen prezioa: 350 euro (bazkaria barne) gehi BEZ
• Bazkideak EZ direnen prezioa: 525 euro (bazkaria barne) gehi BEZ
• Datak: urriaren 8a, 15a eta 22a (astearteak)
Erosketen funtzioa enpresari lehiatzeko abantailak ematen dizkion elementu estrategiko bat da; enpresak hornitzailerik onenak izatea bermatzen du; alegia, ahalik eta produkturik eta zerbitzurik onenak baliorik onenean izatea. Gainera, kostuak txikitzeko eta irabazien marjinak handitzeko aukera ona da. Espezializazioa eta kostu-murrizketa oinarrizko elementuak dira edozein erakundek eraginkortasunez jardun dezan. Gainera, erosketa-funtzioaren helburuak enpresa-politikaren baitan sartu behar dira, garrantzi handikoak baitira.
EGITARAUA
Lehen jardunaldia | Urriaren 8a, asteartea |
Gaiak | Erosketak eta hornidura-katea Stocken kudeaketa: sarrera. |
Hizlaria | Unai Atristain. Export Managerra, CARDIVA |
Helburua | Hornidura-kateari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzea, hornitzaileak eta erosketak eraginkortasunez kudeatzeko. Helburuen kudeaketari eta kostuen murrizketa sistematikoari balioa emango dieten teknikak erabiliko dira. |
Bigarren jardunaldia | Urriaren 15a, asteartea |
Gaiak | KPI (key performance indicator) kudeaketako adierazleak Negoziazio-teknikak |
Hizlaria | Pablo Andérez. Erosketen Managerra, BRAMMER IBERIA |
Helburua | Erosketa-prozesuko eta stock-kudeaketako KPI adierazle nagusiak zehaztasunez aztertzea eta zuzen interpretatzea funtsezkoa da, hornidura-kateko kudeaketako aldaketak ulertzeko eta haiei aurrea hartzeko. Negoziazio-teknikek profesionalen arteko harremanetarako gakoak ematen dituzte, negoziazioetan akordio onuragarriak lortzeko. |
Hirugarren jardunaldia | Urriaren 22a, asteartea |
Gaiak | Erosketa-politikako jardunbide onen kasu praktikoak |
Hizlaria | Iñigo Ortiz. Eragiketen zuzendaria, INDAUX |
Helburua | Erosketa-politikako jardunbide onen kasu praktikoak, esperientzien, jarraibideen eta tresnen ikuspuntutik. |
HEZITZAILEAK
UNAI ATRISTAIN ARANGUREN ![]() |
Export Managerra CARDIVAn, osasunaren sektorean. Brammer-en hasi zen bere karrera, logistikako eta kalitateko zuzendari. Ondoren, NGSra joan zen, erosketa- eta logistika-saileko zuzendaria izateko. Gero, sektore aeronautikoan jardun zuen, ITP AEROn (turbopropultsatzaileen industria) erosketako eta hornidura-kateko zuzendari gisa. Enpresa-munduan aritzeaz batera, irakasle jardun du erosketa-kudeaketaren arloan, zenbait erakunde eta unibertsitatetan. Geografian lizentziaduna da EHUn, eta ikasketak Joensuuko Unibertsitatean (Finlandian) amaitu zituen. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Logistika Integraleko Masterra eta MBA Executive egin zituen. |
PABLO ANDÉREZ GONZÁLEZ ![]() |
Erosketen Managerra, BRAMMER IBERIA. Bere karrera profesionala industria-banaketaren arloan garatu du. Azken 10 urteetan, askotariko funtzioak izan ditu Erosketa eta Stocken Kudeaketa Arloko erantzukizun-postutik. Besteak beste, hornitzaileekin aliantza estrategikoak garatzen eta inbentarioak optimizatzeko sistema aurreratuak ezartzen lagundu du. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Giza Baliabideak Kudeatzeko Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. |
IÑIGO ORTIZ ASTIZ ![]() |
Gipuzkoako Indaux familia-enpresako eragiketa-zuzendaria. Enpresa horretan 2011n hasi zen, erosketa- eta logistika arloko zuzendari. Bere karrera profesionalaren hasieran, nazioarteko erosketen arloan hasi zen, eraikuntza-materialak saltzen dituen NOPIN Arabako enpresan. Esperientzia handia du erosketa-kudeaketan eta Asian industria-ezarpenak egiten. Bere jarduera profesionalarekin batera, irakaslea izan da MUko eta IVLko master eta graduondoetan, industria- eta erosketa-kudeaketaren arloan. |
Bazkide prezioa: 350,00 Euro + 21% B.E.Z. = 423,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 525,00 Euro + 21% B.E.Z. = 635,25 Euro