Gipuzkoako egoera ekonomikoa. Lehenengo lauhilabetea
2014/05/30
Argitaratu diren azken datuen arabera, mundu mailako hazkundea egonkorra da, 2013ko datuen gainetik. Gainera, Estatu Batuetan, Europan eta Japonian egoera hobetzen ari dela antzematen da.
Euroguneko ekonomia, 2013.urteko erdialdetik honantz, errekuperatze prozesuan dago %0,3 - %0,4 ko hazkunde tasak erakutsiz, 2014ko lehenengo hiruhilekoan BPGaren datuek desengainatu gaituzten arren, Frantzia ez delako hazi eta Italiak atzerantz egin duelako.
Europako ekonomiaren pixkanakako hobekuntzarekin bat, Gipuzkoako ekonomikoak ere hobekuntza seinaleak erakusten hasi da. Halere, ez da urte erraza izango eta guztion esfortzua beharrezkoa izango da krisialdi urte hauetan galdutako guztia berreskuratzeko.
Capitulo 1-Entorno Exterior (2.22 MB)
Capitulo 2-La Economía de Gipuzkoa (6.86 MB)