Gipuzkoa konektatzen: Startup-ak, inbertitzaileak eta enpresa
Business Angels Crecer+ sareak (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutukoa), BerriUp enpresa-proiektu berrien azeleratzaileak, Tecnalia Venturesek eta ADEGIk atsegin handiz jakinarazi nahi dugu beste lankidetza-formatu bat sortu dugula. Formatu berri horren helburua da Gipuzkoan enpresa-jarduera gehiago sortzen garrantzitsuak diren eragileen artean dinamismo eta lotura handiagoak egotea, baita Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema hobetzea ere. |
![]() |
Xede nagusia hau da: lurraldeko startup direlakoen konexioa eta ikusgaitasuna ahalbidetzea, bai inbertitzaile pribatuarekiko (business angel, family office, corporate venture…) bai enpresekiko, startup-en teknologiak enpresetara ekarriz berrikuntzako enpresa-eredu berriak sortzeko. Horretarako, lehen edizio honetan, 6 enpresa-proiektu berritzaileren berri emango dugu. Haietatik, hiru proiektuk zenbait hilabeteko aholkularitza-prozesu batean hartu dute parte BerriUp azeleratzailean. Horren ondorioz, aurkezpenerako une egokian daude. Beste bi proiektu Tecnaliak sortutako eta garatutako proiektu teknologiko berriak dira; bere inkubazio-azeleratzailearen eta Omega Kontzeptuaren Proba Fondoaren bidez garatu ditu, eta “investment ready” fasean daude. Azken startup-aren kasuan, Crecer+ sareak startup-ETE lankidetza bat ahalbidetu du, ETEaren merkatua startup-ari irekitzeko, eta startup-ak bere teknologia ematen dio enpresari, produktua hobetzeko. “Aurkezpen- eta networking-jardunaldi dinamiko” bat egingo dugu Adegiren egoitzan, 2016ko otsailaren 26an, goizez, eta zuk ere parte hartzea nahi dugu. Proiektu horietako ekintzaileak networking-aldian egongo dira, beren proiektuak in situ aurkezten, hurbilagotik ezagutu nahi dituztenentzat. Jardunaldiaren gidoia eta timing-a hauek dira: Jardunaldiaren hasiera: 9:00
Proiektuen aurkezpenaren hasiera: 9:25 // 7’ aurkezpenerako eta 5’ galderak egiteko Proiektu hauek aurkeztuko dira:
10:15. Atsedena, kafea eta networkinga 15’
“Koaderno bat emango da, proiektu guztien negozio-planari buruzko informazioarekin” 10:55. Atsedena, kafea eta networkinga 15’ 11:15 - Mahai-ingurua. Iraupena: 40' Izenburua: “Gipuzkoa lurralde ekintzaile gisa. Zer ari da gertatzen?” Parte-hartzaileak:
Moderatzailea: Josean Rodriguez 12:00. - Amaierako networking-saioa eta aurkeztutako proiektuen demoak, erakusketa-gunean, pintxoekin eta ardoarekin. Izen-eman (link)
|