Nola berreskuratu ogiaren zaporea: Ama orearen erabilera
Data: 30/06/2011 | Ordutegiak: h. - h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2011-06-30 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI.
T500 Puratos enpresako teknikariak, multinazional honek okintza- eta gozogintza-sektoreentzako lehengaia egin eta banatzen ditu, eta hartako teknikariek ikuspegia eguneratua emango dute, kontsumitzaileek eskatzen duten kalitate-hobekuntza lortzeko berrikuntza eta konponbideei buruz.
Jardunaldiaren lehen zatian, dastamenak eta usaimenak bereziki hautematen dituzten sentsazio kimikoen ondorioz elikagaiek ematen diguten inpresioari buruz mintzatuko da; alegia, zaporeari buruz.
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: aporeak benetan duen garrantzia, eta, ogiaren kasuan, non dagoen zaporea, zer osagaik eta prozesuk duten zaporean eragina, zer ezaugarrik eragiten duten kontsumitzaileen aukera, eta ogia egiteko moduak zer eragin duen zaporean.
Jardunaldiaren bigarren zatia ama oreari buruzkoa izango da: ama ore motak, hartan eragina duten faktoreak, haren erabileraren optimizazioa, etab.
Jardunaldian parte hartuko dute:
Anabel Sotodosos. T500 PURATOSeko Marketing Saila
Miquel Fernández. T500 PURATOSeko I B G Saila