Berrikuntza Organizazionala Foroa
Tarteko Arduradunetatik Liderretara
Data: 08/05/2019 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 08/05/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Maiatzak 8 asteazkena, 15:30tatik 18:30tara ADEGIn
Batzuetan, enpresetan ez dugu nahikoa denbora eskaintzen erakundean tarteko ardurak dituzten pertsonen kezkak, arazoak, zailtasunak eta abar gertutik ezagutzeko eta zenbaitetan pertsona horiek badirudi ez dutela argi izaten kultura-aldaketan zer rol izan behar duten. Ez dakite, ez dute nahi edo ezin dute?
Foro honetan, zuzendaritza haiengana hurbiltzeko eta haiekiko harremana zaintzeko beharrari buruz hitz egingo dugu, konfiantzan inbertituz, eta hala, kultura-eraldaketako prozesu horretan haien konpromisoa lortzeko, erakunde osoarentzat onuragarri izan dadin.
Zuzendua:
Gerentziak eta pertsonen zuzendaritzak.
Helburuak:
- Zuzendaritzak arduradunen linea osoarekiko harremana zaintzearen inguruan hausnartzea.
- Enpresa baten kultura-aldaketan Tarteko Arduradunak duen funtsezko rola argitzea.
- Prozesu honetan arrakasta izateko behar dituzten eskumenak ezagutzea.
Edukia:
- Nola inbertitzen dugu konfiantzan vs. kontrolean?
- Nola eman sendotasuna prozesu osoari balioen bidez?
- Zer konpetentzia behar dira lider izateko, taldea kudeatzeko, haien helburuak lor ditzaten eta taldekideak garatzeko?
Metodología:
Saioak azalpenak, elkarrizketa eta bertaratutako parte-hartzaileen partaidetza aktiboa bateratuko ditu.
Dinamizatzaileak:
- Jon Karla Liceaga, ADEGIko Pertsonen eta Taldeen entrenatzailea.
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro