Nola hobetu nire enpresaren Barruko Komunikazioa?
Data: 11/06/2012 - 12/06/2012 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2012-06-11 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Enpresa-erakunde berritzaileak eta lehiakorragoak eratzeko, barne-kudeaketako modu berrietan aurrera egitea da gakoetako bat, gardentasuna, konfiantza eta pertsonen konpromisoa sustatze aldera.
Horretarako, beharrezkoa da ulertzea barne-komunikazioa ezinbestekoa dela enpresen egokitze-ahalmena handitu dadin, eta lan-harremanak malgutzeko eta hobetzeko.
Norentzat:
Beren funtzioen artean langileekin zuzeneko komunikazio-erantzukizuna duten gerente eta pertsonentzat.
Helburua:
Zuen komunikazio-ahalmena maila guztietan handitzen eta sustatzen laguntzea:
- Barne-diagnostiko baten bidez, jakin dezazuen zer arlotan hobetu behar duzuen, bai maila pertsonalean, bai antolaketa-mailan.
- Barne-komunikazioan hautemandako arloak eraginkortasunez hobetzeko modua identifikatuz. Horretarako, zenbait enpresak erabilitako tresnak eta jardunbide onak erabili ditugu, aldez aurretik identifikatu ondoren. Lantegi honetan parte hartzen baduzue, lan egin beharko duzue, baina ikuspegi eta autoezagutza zabalagoa lortuko duzue maila pertsonalean zein antolaketa-mailan, zuen erakundean aplikatzeko.
Dinamizazioa:
Horretarako, lan-esparru horretan aditua den EUGENIO IBARZABALen laguntza izango dugu.
3 ordutako bi saiotako mintegia.
Partaide-kopuru mugatua.
Izena emateko, sakatu izena emateko fitxan.