Jardunaldia
Nola egin zure langileen onboarding digitala?
Data: 18/04/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Martes, 18 de abril de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Apirilak 18, asteartea, 9:30etik 11:00etara ADEGIn
Langileen onboardingaren bidez, enpresako kide berrientzako ongietorri-plana abian jar dezakegu. Onboardingak hainbat helburu ditu: enpresako barne-politikei buruzko informazioa ematea, enpresaren filosofia zabaltzea, lanpostuaren funtzioak ezagutzea eta norberaren eta lankideen posizioa identifikatzea. Horrenbestez, funtsezko garrantzia duen prozesua da, baina, aldi berean, administrazio mailako hainbat izapidetze biltzen du. Horien artean dago erakundean sartuko den pertsonaren sinadura dokumentu batzuetan jasotzea. Baina, METAPOSTAri esker, neketsua eta zaila den prozesua berehalakoa eta arina den prozesu bihur dezakegu. Gainera, kostu txikiagoa du eta askoz ere jasangarriagoa da.
METAPOSTAk eskaintzen duen irtenbideari esker, enpresek onboardingeko prozesuko administrazioko kudeaketa-lan horiek digitalizatu eta erabat online eta urrunetik egin ditzakete edozein gailu mugikorretatik. Gainera, erabiltzailearentzat erabiltzeko oso erraza da.
METAPOSTAko Ainhoa Gracia eta Carlos Lamarca, eta Sabico Seguridadeko informatikako arduradun Raúl Barba izango ditugu gurekin.
EGITARAUA
- Jardunaldiaren irekiera eta aurkezpena.
- METAPOSTAren eta onboarding digitalaren inguruko atarikoak konfiantzazko irtenbide digitalen bidez:
- Sinadura digitala: sinadura bakarrarekin, langileak modu indibidualizatuan kudea daitezkeen hainbat dokumentu (lan-kontratua, LAPko dokumentuak, isilpekotasuneko dokumentuak eta abar) sina ditzake. Adibidez: Dokumentu horietako bat enpresako hornitzitzaile baten plataformara sinatuta igo beharra badugu.
- Postontzi digitala: dagoeneko sinatuta dauden (jatorrizkoak) dokumentuak langilearen eta enpresaren postontzietan entregatzen dira.
- Onboarding digitalaren prozesua Sabicon METAPOSTAko irtenbide digitalen bidez.
- Galderak.
- Jardunaldiaren amaiera eta agurra.


Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

