Jardunaldia
Enpresa ondarearen kudeaketa ona egiteko gakoak
Data: 07/05/2026 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: jueves, 7 de mayo de 2026 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Maiatzak 7, osteguna, 09:30etik 11:00etara ADEGIko egoitzan
Erabaki juridiko eta estrukturalak aurreratzea funtsezkoa da enpresa-ondarea babesteko eta balioan jartzeko. Jardunaldi honetan, ikuspegi praktikotik aztertuko dugu plangintza egoki batek malgutasuna, segurtasuna eta argitasuna ematen dituela enpresaren bizitzan zehar erabakiak hartzeko prozesuan.
Enpresa-ondarea zentzu zabalean aztertuko dugu (familia-enpresa, sozietate-taldeak, higiezinak eta aktibo ukiezinak), bai eta jabetzaren egitura berrikustea ezinbestekoa den uneak ere: hazkundea, berrantolaketa, bazkideak sartzea edo ateratzea, belaunaldi arteko erreleboa edo inbertitzaileen sarrera.
Sozietate-antolaketaren eredu nagusietan eta enpresa-egiturak optimizatzea eta sinplifikatzea ahalbidetzen duten eragiketa juridikoetan sakonduko dugu, ohiko kasu praktikoetan oinarrituz.
Jardunaldia osatzeko, bazkideen arteko harremanen eta oinordetza-plangintzaren azterketa egingo da. Horrez gain, administrazio-organoak kudeaketa arduratsua egiteko gakoak ere finkatuko dira, administratzaileen erantzukizuna, dibidenduen politika eta arriskuaren prebentziozko kudeaketa barne.
Jardunaldia SAYMAren laguntzari esker antolatu dugu eta bertako adituen eskutik alderdi horiek guztiak sakontzeko aukera izango dugu.
Programa:
- Ongietorria
- Sarrera: Enpresa Ondarearen Ikuspegi Estrategikoa.
- Jabetzaren Egiturak: nola optimizatu eta sinplifikatu.
- Bazkideen arteko harremanak eta ondorengotzak: Erabakiak hartzeko prozesua erraztea.
- Administrazio-organoa: Kudeaketa arduratsu eta eraginkorrerako gakoak.
- Galderak eta itxiera.
Hizlariak:


Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

