Top Enpresa Topaketa
CIN ADVANCED SYSTEMS GROUP - “Produkzio-prozesuan 3D digitalizazioaren bidez ZERO AKATS izateko bermea”
Data: 23/05/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 23/05/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Amorebieta. Parque Empresarial Boroa, P2-A4
"Produkzio-prozesuan 3D digitalizazioaren bidez ZERO AKATS izateko bermea"
Eguna: 2019/05/23
Ordua: 09:30-13:30
Lekua: CIN Advanced Systems Groupen instalazioak AICn
(Boroa enpresa-parkea, P2-A4, Amorebieta, Bizkaia)
CIN ADVANCED SYSTEMS GROUP doitasun handiko 3D neurketako irtenbide pertsonalizatuak ezartzen espezializatuta dago; gainera, produkzio-prozesuan Ikusmen Artifizialaren bidez akatsak detektatzen ditu, ZERO AKATS izatea bermatzeko. Batez ere geometria konplexuak dituzten piezetan eta sektore oso zorrotzetan, akats bakar batek ondorio ekonomiko eta irudi-galera handik dituen egoeretan.
Ikusmen artifizialaren teknologia guztiak menderatzen dituen eta ikusmen artifizialean aditua den taldearen bidez, CIN GROUPek eraginkortasunari eta ekonomiari dagokionez teknologia egokiena erabiltzen du, bezero bakoitzaren arazoak konpontzeko. Ohiko ikuspena duten kamerak eta ezarpen berritzaileak barne, hala nola Holografia Konoskopikoa. Horrek, igorritako laser sortaren eta islatutakoaren arteko kolinealtasunari esker, hiru dimentsiotako digitalizazioa egin dezake geometria konplexuetan, hutsuneetan, zuloetan, baita albo-hormetan ere.
Topaketa honetan produkzio-prozesuan doitasunezko hiru dimentsioko digitalizazioak dakartzan abantailei buruz hitz egingo dugu, alderdi hauetan oinarrituta:
- 3D digitalizazioko irtenbideak ezartzea ZERO AKATS izatea bermatzeko pieza eta/edo prozesu konplexuetan.
- Kontakturik gabeko neurketaren abantailak “Holografia Konoskopikoa” laser-teknologia berritzailearen bidez
- Industry 4.0 filosofiaren kontzeptuak ezartzeko estrategia doitasunezko digitalizazioaren bidez eta multzo edo pieza baten abiadura handian.
Amaitzeko, orain gutxi AICn instalatutako Show Roomean dauden ekipo eta sentsoreak erakutsiko ditugu, eta bertaratutakoek ekarritako probeta eta piezetan “in situ” neurketako eta digitalizazioko erakustaldiak egiteko aukera eskainiko dugu.
EGITARAUA
- CIN ADVANCED SYSTEMS GROUPen aurkezpena.
- Sektore ugaritan gaur egun dagoen ZERO AKATS eskakizuna.
- Holografia Konoskopikoa. Hiru dimentsioko neurketarako laser kolinealaren abantailak.
- Produkzio-prozesuan geometria konplexuen 3D digitalizazioa.
- CIN Group eta 4.0 industria.
- Kasu arrakastatsuak.
- BIND4.0 programako esperientzia.
- Galderak eta eztabaida.
- Bertaratutakoek ekarritako piezekin egindako probak.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro