Jardunaldia
Adimen Artifiziala Tailer Zikloa: 1. Tailerra - Nola lortu datuen balioa Adimen Artifiziala aplikatuta - Apirilak 16
Data: 16/04/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:00 h. | Iraupena: 3.5 h.| Egunak: martes, 16 de abril de 2024 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
EDUKIERA OSORIK
Apilirilak 16, asteartea, 09:30etik 13:00*era ADEGIko egoitzan (*) ordu erdiko atsedenarekin
Enpresaren datuen kudeaketak erabakiak hartzea hobetzeko informazio egituratua izatea ahalbidetzen du. Datuak modu eraginkorrean biltzea, antolatzea eta kudeatzen jakitea erakundeen lehiakortasunerako tresna baliotsua da.
Datuaren estrategia zuzena definitzeko, enpresa bakoitzaren heldutasun digitalaren egoerari buruz gogoeta egin behar dugu:
- Zer datu ditut?
- Nola egituratzen da irisgarritasuna?
- Zer datu-base erabiltzen ari naiz?
- Nola aztertzen ditut? Zer errentagarritasun ateratzen diet datuei?
Orain Adimen Artifizialaren aplikazio berriek datuak antolatzen eta datuei ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzen dute, sortzen eta biltzen dituen makina, iturria, prozesua edo jatorria gorabehera.
ADEGIk eta Euskaltelek datuen bi tailer praktiko antolatzen ditugu enpresa-talde txiki batentzat. Bertan, Euskaltelen AA eta Datu adituek datuen kapturaren eta gobernantzaren praktika onen inguruko aholkuak partekatuko dituzte, baita Adimen Artifizialaren eredu aurreratuen aplikazioan ere.
Zure enpresaren prozesuak modu eraginkorragoan hobetzen eta optimizatzen lagunduko duten galderen erantzunak emango ditugu:
- Nola antolatu datuak erabili ahal izateko.
- Nola aplikatu AA.
- Zer proiektu jar ditzaket martxan eta zer talderi ekar diezaieke onura?
- Hori egiteko beharrezko baliabideak zein diren ezagutuko duzu.
- Zer profil profesional kontratatu behar duzun.
- Beste enpresa batzuek nola gauzatu duten deskubritu ahalko duzu benetako kasuen bidez.
Datuen kudeaketan gutxieneko garapena duten (gutxienez datuak lortzen hasi direnak, nahiz eta AA ez erabili) enpresetako zuzendaritzako kideei zuzenduak.
| 1. TAILERRA |
| Nola lortu datuen balioa Adimen Artifiziala aplikatuta |
|
Lehenengo saio honetan, adimen artifiziala zer den zehaztasunez azalduko dugu eta datuak aztertzeko modu tradizionalagotik zerk bereizten duen. AA Sortzaileak azken urtean zergatik lortu duen hainbesteko arrakasta erakutsiko dugu eta 2024rako zer perspektiba dituen. Oinarrizko kontzeptuak argitu ostean, sektore desberdinetan gara daitezkeen proiektuen inguruan hitz egingo dugu eta adibide errealak ikusi. |



