Jardunaldia
Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala: erabilera eta aukerak
Data: 17/04/2024 | Ordutegiak: 11:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: Miércoles, 17 de abril | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Apirilak 17, asteartea, 11:30etik 13:30era ADEGIn
Gure erakundeetan administrazio-prozesuen zati handiena digitalizatzeko tresna teknologiko ugari dugu erabilgarri. Horrek guztiak enpresen lehiakortasunari bultzada ematea dakar berekin.
Eta tresna horien artean, urteak daramatzagu ziurtagiri digitalen formatu eta mota ezberdinak erabiltzen. Horietako batzuk, askotan, lortzeko eta erabiltzeko konplexuak izaten dira, euskarri desberdinak dituzte, era askotakoak izaten dira, erakunde desberdinek igorritakoak... Are gehiago esan dezakegu: oso litekeena da gure ordenagailuan horietako asko izatea, baina horien erabilera oso mugatua izatea.
Jardunaldi honetan, eskura dauden ziurtagiri digitalak ezagutzeko beharrezko jakintzak eskuratzeaz eta ziurtagiri bat edo bestea aukeratzen jakiteaz gain, horren abantailak eta desabantailak azalduko ditugu, eta erakunde baten kudeaketa administratiboa ziurtagiri eta sinadura digitalen bidez sinplifikatzeko konbinazio perfektua erakutsiko dugu.
Gai horiez guztiez hitz egiteko, gurekin izango dira Venan Llona, Zibersegurtasuneko eta Komunikazio Sareetako irakaslea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eta teknologian aditua, eta Amaia Moreno- Ainhoa García, METAPOSTA
EGITARAUA
11:30 - Aurkezpena.
11:35 - Ziurtagiri digitalak: Venan Llona, Zibersegurtasuneko eta Komunikazio Sareetako irakaslea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eta teknologian aditua.
- Zer diren, nola kudeatzen diren eta, batez ere, nola aprobetxa ditzakedan (eskuratutakoan).
- Ziurtagiri profesionala (barnekoa/korporatiboa edo kanpokoa-ziurtagiri-erakundeek emandakoa).
13:00 - Sinadura digitala: erabilera-kasuak eta motak: Amaia Moreno- Ainhoa García, METAPOSTA.
13:15 - Galderak.
13:30 - Amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro