ADEGIren Jasangarritasun aldizkaria Q3 2026
| Mantendu eguneratuta jasangarritasunaren arloko joerak | ||||
| 1. Kontuan izateko | ||||
![]() |
![]() |
|||
| 2. Zer ari dira egiten Gipuzkoako enpresak? | |||
![]() |
|||
| 3. ADEGI jasangarritasunaren alde | |||||||
| TAILERRAK ETA JARDUNALDIAK | |||||||
|
Azken hilabeteetan, udarekin eta oporrekin batera, tailer eta jardunaldietako erritmoa enpresen beharrei egokitu da. ADEGIk lanean jarraitzen du ESG alderdiek ekar ditzaketen inplikazioak identifikatzen eta ebaluatzen. |
|||||||
| LAGUNTZAK | AGENDA | ||||||
| Ez galdu jasangarritasunaren alorreko laguntzen deialdi irekiak | Sar zaitez iraunkortasunari buruzko hurrengo ekitaldien agendan | ||||||
![]() |
|
||||||
| 4. Ezagutu | |||||||
|
Laguntzaile:
|
|||||||
|
Zer ari dira egiten energiaren eta klima-aldaketaren alorrean AA soluzioetan lan egiten duten enpresa teknologiko handiak? |
|
Denok dakigu AAk ingurumen-inpaktu garrantzitsuak eragiten dituela. Ez dakiguna da zein fidagarria den maiz entzun izan ditugun hurbilketak: “ChatGPT-ri egindako kontsulta batek Iphone bat urte osoan zehar kargatzeak adina kutsatzen du”. Horrelakoak medio, António Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiak proposatu du AAko enpresa nagusiak energia berriztagarriz hornitzea 2030erako. Datu-zentroen hazkundeak energia-kontsumo nabarmena ez ezik, ur-kontsumoa eta, neurri txikiagoan, lurzoru-kontsumoa ere badakartza, eta horiek klima-aldaketari eragiten diote, bai zuzenean, bai zeharka. Hori dela eta, instalazio horien kokapena eztabaidatzen ari da baliabideen kontsumoari dagokionez (dagoeneko urriak diren baliabideen inguruan batez ere). Datu-zentroen gorakadak, eta haien inguruan sortu den eztabaidak, AAko enpresa nagusiak birpentsatzen ari dira, ez bakarrik energia nola lortu, baita baliabide naturalen kontsumoari dagokionez eragiketak eraginkorragoak nola egin ere. Berrikuntzak funtsezko zeregina du, berriro ere, negozio-eredu jasangarrien diseinuari dagokionez. Erreaktore nuklear txikiak eraikitzeko aukeraz gain (industria jada horretan ari zen lanean), itsasoko datu-zentroak instalatu dira orain, bai flotatzaileak bai urpekoak, hozteko gaitasunak hobetzeko (giro hotzak eta ur-eskuragarritasun mugagabekoak) eta “espazioaren lehia eragiten ez dutenak”. Beste irtenbide bat, txipak hozteko teknologia eraginkorragoak garatzea da, kobre puruzko plaka batzuen bidez. Plaka horiek ohiko plakek baino errendimendu handiagoak dituzte, eta, beraz, energia-behar txikiagoa. Makina bat alternatiba eta asmakizun ditugu aurrean, AAren oinarri diren datu-zentroen etorkizuna markatuko dutenak, eta haien arrakasta teknologia alternatibo bakar batean oinarrituko ez den arren, ziur gaude haien etorkizuna ez dela arrotza izango aurrean ditugun energia- eta berotze globaleko erronkei dagokienez. |
| Zer da bioekonomia eta zergatik hasi gara hainbeste hitz egiten kontzeptu honi buruz? |
|
Azken hilabeteetan, bioekonomiaren kontzeptuak ospe handia hartu du; batzuek modaren kontzeptu berri hori gakoa izan daitekeela diote garapen jasangarria lortzeko eta, besteak beste, klima-aldaketaren ondorioz produktibitatea murrizteko eta aberastasuna sortzeko erronkei aurre egiteko. Baina zer da bioekonomia? Baliabide biologikoetan oinarritutako irtenbide jasangarriak eskaintzen dituzten jardueren multzoa da (baliabide genetikoak, biomasa, hondakinak eta azpiproduktuak eta karbono biogenikoa barne, besteak beste). Azken finean, sistema ekonomiko batean baliabide fosilen ordez baliabide biologiko berriztagarriak jartzea da asmoa, pixkanaka. Europar Batasunak Bioekonomiaren Europako Estrategia du 2012az geroztik, eta gaur egunera arte eguneratu eta indartu da. Hasiera batean, batez ere nekazaritza eta elikagaigintzako jardueretan zentratzen zen, baina, azken urteotan, zabaldu egin da haren irismena, garapen teknologikoari eta sektore eta jarduera-eremu berrietara berrikuntza hedatzeari esker, batez ere. Kontzeptua bizkorrago zabaldu da, lehiakortasuna indartzeko ekarpen oro ongi etorria den une honetan. Bioekonomiak balio kate berriak eta erabilitako baliabideen ordezko iturriak sustatzeko gaitasuna du, materialen balioa hobeto aprobetxatzeko. Horrek, aldi berean, autonomia estrategikoa elikatuko du, baliabideekiko menpekotasuna murriztuz eta benetako ekonomia zirkularra bultzatuz. Gainera, berrikuntzak funtsezko zeregina du bi dimentsiotan. I+G-ko aurrerapenak funtsezkoak dira bio baliabideen errendimendu handiagoa lortzeko, eta, aldi berean, bioekonomiaren inguruan dauden itxaropenak I+G-aren sustapenean erreaktibo ona dira. Atzeraelikadurak alderdi horretan eragin biderkatzailea izango du. Aipatu behar da, lehen sektoreak indartzeaz gain, bioekonomiaren gorakadak industria eraldaketako jarduerak edo bigarren mailako sektoreak ere indartzen dituela, sektore osagarriekin edo hirugarren sektoreekin batera (aipatu den berrikuntzaren sektorearekin batera adibidez). Europar Batasunaren apustu irmoa da, eta lankidetza publiko-pribatuak, berrikuntzak eta finantzaketa-tresnek funtsezko zeregina izango dute, beste behin ere. |
| AIZKIBEL, S.A. (Grupo Calcinor) | NEAR-ZERO |
|
Aizkibel S.A. (Grupo Calcinor) enpresak Urnietan duen instalaziotik Espainian evoZero karbono-aztarna baxuko zementuarekin (near-zero karbono isuri garbia duen munduko lehen zementua, Heidelberg Materials-ek garatutakoa) ekoitzitako lehen hormigoia hornitzen hasi da. Mugarri hau aurrerapauso erabakigarria izango da merkatu nazionalean eraikuntza-irtenbide jasangarriei dagokienez. Lorpena Aizkibel S.A., Heidelberg Materials, AMMMA Taldea eta TGA Diseño + Arquitectura estudioen arteko elkarlan estuaren emaitza izan da. Donostiako Miramon parke teknologikoan AMMMA Taldearen Wellness Center berria eraikitzeko erabiliko da hormigoi hori, kirol-medikuntza, fisioterapia, traumatologia eta errehabilitazioa ardatz izango dituena. TGA enpresak diseinatu du proiektua, eta ia 7,5 milioi euroko aurrekontua du. Proiektuaren arabera, 2.500 m³ hormigoi hornituko dira (700 tona inguru evoZero CEM II 42.5 R) 14 hilabeteko obran. 2027an jarriko da martxan. EvoZero gamari esker, ohiko zementu grisa alda daiteke, jatorrizko erresistentzia-, iraunkortasun- eta zurruntasun-ezaugarriak aldatu gabe, eta, aldi berean, % 100 berotze globalaren ahalmena (GWP) murriztuz. Deskarbonizazio hori fabrikazioan isuritako CO2 behin betiko biltegiratzeko teknologietan oinarritzen da. Gainera, Ingurumen Atributuen Ziurtagirien (EAC) eskema trazagarria du EBko emisioen merkataritza-sistemaren barruan (EU-ETS), DNVk egiaztatua. Calcinorren hargintza-jatorriari jarraituz, AMMAko eraikin berriaren proiektuak hormigoiari protagonismo berezia eman nahi dio, elementu arkitektoniko gisa, bistako hormigoizko fatxadak eta hormigoi leunduzko zolata jarraituak eraikiz. Horrela, material horren ezaugarri estetikoak nabarmentzen dira. Ekonomia zirkularraren printzipioekin bat etorriz, Aizkibel S.A.k industria siderurgikoko zepa beltzetatik eratorritako agregakin birziklatuak ere sartzen ditu nahasketan. Jardunbide horrek indartu egiten du Calcinorrek hondakinak birbalorizatzeko eta bere prozesuen ingurumen-eraginkortasuna etengabe hobetzeko egiten duen apustua. Oro har, proiektu honek argi uzten du prestazio handiko zementu-egiturek egungo eskakizun arkitektonikoei erantzun diezaieketela ingurumen-konpromisoari uko egin gabe. Donostian egindako lehen operazio honekin, Aizkibel S.A.k aro berri bati ekin dio, eraikuntza eredu arduratsu, eraginkor eta aldaketa klimatikoaren arintzearekin bat datorrena sustatuz. |
|
SecondStep ekimenaren helburua fast fashion-a, zapatilei dagokienez, sortzen ari den arazoa konpontzea da: ekarpen nabarmena egiten die maila globalean urtean sortzen diren 20 milioi tona oinetako-hondakinei. Alema eta Jon LEINN-eko ikasle gazteak dira ekimen honen atzean lanean dihardutenak. Oraindik bigarren bizitza bat izan lezaketen zapatilak erreskatatu, zaharberritu eta merkatuan berriz sartzea du helburu proiektu honek. Baina, nola? 1. Berreskuratzea Oraindik bigarren bizitza izan ditzazketen zapatilak berreskuratzen dituzte bilketa guneetan. Gaur egun Garbera Merkataritza Gunean dute lehen puntua, eta bilketa sare hori gure geografiako puntu gehiagotara zabaltzeko lanean ari dira. 2. Zaharberritzea Bertako zapatariekin ari dira lanean, zapatilak prest jartzen. Second Step-ek ofizio bati balioa eman nahi dio, galerari aurrea hartzeko, gainbeheran dauden beste ofizio tradizional batzuekin gertatzen den bezala. 3. Merkatuan berriro sartzea Zapatilak berriz ere merkatuan jartzen dira, prezio justuan, guztiontzako bigarren bizitza eskuragarria ziurtatzeko. Gainera, merkatuan berriro sartutako zapatila bakoitzak fitxa bat darama, eta bertan zehazten da zein zapatarik landu dituen eta non konpondu dituen. Hau da, zehazki zer erosten ari garen eta nondik datorren ezagutzeko aukera ematen digu. Eta onena, merkatura sartzen diren 100 paretik, 10 tokiko GKEetara joaten dira, oinetakoak eskuratzeko beharra dutenei ere laguntzeko. Ekonomia zirkularra eta alderdi soziala uztartzen dituen proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du. |







