ALeko 1º newsletterra: ALaren ezarpeneko Onurak eta Erronkak
Adimen Lehiakorra gaur egun oso gutxi ezagutzen da Gipuzkoako enpresen artean, ETEen artean bereziki; nahiz eta askok adimen lehiakorrarekin zerikusia duten ekintza ugari egiten duten. Lehiakideek zer egiten duten aztertu, merkatuaren eta sektorearen tendentziak ezagutzen saiatu, adibidez.
Halere, ekintza hauek batez ere modu informal batean burutzen dira, ez sistematikoki, herraminta egokirik gabe eta estrategiarekin lerroturik egon gabe; gainera, ALren emaitzak ez dira kontutan hartzen erabakiak hartzeko garaian. Egoera honek, enpresek beren estrategia definitzeko zailtasunak isladatzen ditu bereziki ETEen kasuan eta etorkizuneko beren etorkizuna zalantzan jartzen dute.
ADEGI Gipuzkoako enpresa batzukin, Tecnaliarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuarekin lankidetzan jorratzen ari den Adimen Lehiakorreko proiektuaren parte bezela, AL eko 1. Buletina helarazten dizuegu. (2.81 MB)
Honen bitartez, Adimen Lehiakorrari buruz enpresei zuzendutako informazioa eta jakintza sortu nahi dugu eta baita bere erabilerari buruzkoa ere; gainera, Gipuzkoako enpresetan ALari buruzko konzientziazio eta sentsibilitate haundiagoa sorraraztea erraztu nahiko genuke.
1. Buletin honetan ALari buruzko kontzeptuak, enpresatan bere beharra eta ALa sistematikoa izan dadin lantzen dugu, bere diseinuaren faseak, antolamendurako modu desberdinak, pertsonen roll desberdinak, zaintza plana, ALeko produktuak, arrakastarako oinarri nagusiak eta enpresan AL sistema baten ezarpenaren onurak.