Global Training Bekak 2022
Global Training Beka Programak EAEko gazteak nazioartera mugitzea bultzatzen du, beren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak mundu osoko enpresa eta erakundeetan egiteko aukera emanez.
Global Training’ beka programaren helburua, Basque Trade & Investment (Euskal Nazioarteratze Agentzia), SPRIren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta nazioartekotzea bultzatzea, gazte horien prestakuntza eta profil konpetentziala eta euskal enpresen lehiakortasun beharrak hobeto egokitzeko da.
Aurten, Confebask, ADEGI, HETEL, Politeknika Txorierri aliantzak 80 beka kudeatuko ditu guztira, joan den urtean baino 5 gehiago.
Bekek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, hilean 1.530 €-ko zenbatekoarekin onuradunarentzat. Zenbateko horrekin ordainduko dira onuradunen helmugako herrialderainoko joan-etorrien gastuak, mantenua, ostatua, Gizarte Segurantzako kotizazioa, eta atxikipenaren zenbatekoa. Bekaren barruan sartzen da, halaber, mediku aseguru baten eta erantzukizun zibileko aseguru baten estaldura, praktikak irauten duen bitartean. LHko eta Unibertsitateko tituludunek praktikak egin ahal izango dituzte 23 herrialdetako enpresetan, besteak beste, EE.BBetan, Eurogunean, Hego Amerikan eta Asian.
Actualizado: 01/05/2012