ENPRESEN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO GLOBAL TRAINING PROGRAMA
Orain arte bezela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun Saileko Nazioarteko Zuzendaritzak "Atzerrian Praktikak egiteko Global Training Bekak" programa jarri du martxan. Helburu bezela, unibertsitate mailako eta goi-mailako lanbide heziketa duten euskal gazteen praktikak sustatu nahi dira atzerrian dauden enpresetan.
Horretarako, Confebask, HETEL eta ADEGI elkarlanean ari gara 60 beken deialdia egiteko. Bekadun gazteak nahi dituzten enpresak bilatzen ditugu, beren nazioartekotze prozesuaren esparruan, destinoan ekintza desberdinak burutu ditzaten.
Enpresak bete behar duen baldintza bakarra, atzerriko herrialdean egoitza, kokapena edo enpresa kolaboratzaile bat edukitzea izango da, non, 2015eko azarotik aurrera 6 hilabetez pertsona bekadunak bere zerbitzuak eskeiniko dituen (12 hilabetetara luzagarria).
Gure lurraldean lan zentrua duten enpresek, Goi mailako Lanbide Heziketako titulua duten bekadunak eskeiniko zaizkio. Lan zentrua atzerrian duten enpresa eskatzaileek, unibertsitate tituludunak edota goi mailako lanbide heziketa tituludunak eskatu ahal izango ditu.
Osagarri moduan, erakunde bezela ondorengoaz arduratuko gara:
- Hautagaien aukeraketa eta hizkuntza mailako frogak.
- 50 orduko heziketa eskeiniko dugu ADEGIko egoitzan, bekadun bakoitzari zuzendua eta izen eman duten enpresen beharretara egokituko dena; atzerriko herrialdea, sektorea eta nazioartekotze prozesuko fasea kontutan harturik. Heziketa teorikoa 2014ko irailan izango da.
- Bekadun bakoitzeko hileko 1.124,77 ? ko zuzkidura ordainduko da, bekaduna atzerrian egongo den lehenengo 6 hilabetetan. Hilabete gehio luzatuz gero, kostu osagarria enpresaren kontu joango da.
- Bekadun pertsona bakoitzarentzat, gaixotasun eta istripu arriskuak, eta baita, hirugarrenen aurrean aberriratze eta ardura zibilak dakarkiten gastuak bermatuko dituen aseguru poliza bat eskatuko dugu.
Interesa duten enpresak, atxikituta dauden inprimakiak bidali beharko dituzte helbide honetara: jarratibel@adegi.es
- V. Partehartzeko eskakizuna: Global Training 2015 Programa- V.b. Praktikari buruzko informazioa.
- VI. Praktikaren luzapenerako akordioa ? Internship Extension pre-Agreement VI. Internship Extension pre-agreement.
Izen emateko epe muga: Astelehena, 2015eko maiatzak 18a izango da
Informazio gehiagorako Josean Arratibelekin jar zaitezkete harremanetan - 943 30 90 30